Tagalo
hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tagaloa[1][2] (Tagalog) austronesiar familiako hizkuntza da eta filipinera (Filipino), haren estandarizazioa. Filipinetako biztanleriaren laurden bat osatzen duen tagalo herriaren lehen hizkuntza da, baita Filipinetako biztanle gehienen bigarren hizkuntza ere. Horregatik, egun Filipinetako mintzaira nagusia da[3]. Horrez gain, Filipinetako hizkuntza ofiziala ere bada, ingelesarekin batera.
2000ko Filipinetako erroldaren arabera, 57,3 milioi filipinarrek hitz egiten zuten (nahiz eta den-denak hiztun osoak ez izan), hau da, eskolara joan ahal izan ziren familien % 96[4]. Horien artean 22 milioi baino zertxobait gehiagok, Filipinetako biztanleriaren % 28k, ama-hizkuntza gisa hitz egiten zuten[5]. Filipinetako Estatistika Agintaritzaren arabera, 2014an 100 milioi pertsona bizi ziren Filipinetan, eta gehienek tagalozko oinarrizko ulermen-maila zuten.
Remove ads
Hiztunen geografia

Hiztunak nagusiki Luzon uharteko erdian eta hegoaldean bizi dira.
Tagalo herriaren jatorrizko lurraldeak, Katagaluganek, Luzon uhartearen hego-erdialaldeko zati handi bat hartzen du. Marinduque eta Mindoro uharteetan bizi diren biztanleek ere lehen hizkuntza dute, baita Palawanekoek ere, neurri txikiagoan bada ere. Luzongo erdialdeko Pampanga eta Tarlac probintzietan, Bicol-go eskualdeko Ambos Camarines probintzian eta Baguio-ko Cordillera hirian gutxiengo esanguratsuak daude. Mindanaoko Cotabato hiriko hizkuntza nagusia eta, beraz, biztanle gehienek tagaloa lehen hizkuntzatzat duten toki bakarra da Luzonetik kanpo[6].
Remove ads
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizial gisa lehen aldiz onartzea Filipinetako lehen konstituzio iraultzaileak ekarri zuen, hau da, 1897ko Biak-na-Batoko Konstituzioak.
1935ean, Filipinetako konstituzioak ingelesa eta gaztelania hizkuntza ofizial izendatu zituen, baina jatorrizko hizkuntzetako batean oinarritutako hizkuntza nazional komun bat garatu eta erabiltzeko agindua eman zuen[7]. Aztertu eta eztabaidatu ondoren, Hizkuntzen Institutu Nazionalak, Filipinetako zenbait eskualde ordezkatzen zituzten zazpi kidez osatutako batzordeak, tagaloa aukeratu zuen, gerora Filipinetako hizkuntza nazional bilakatu zen horren oinarri gisa. Manuel L. Quezon presidenteak, 1937ko abenduaren 30ean, horretarako aukeratutako hizkuntza tagaloa zela jakitera eman zuen publikoki. Erabaki horrek soka luzea ekarri zuen. Izan ere, gizartean iritzi eta ikuspuntu kontrajarri asko zeuden. Hori dela eta, 1939an, Quezon presidenteak izena aldatu zion hizkuntzari eta Wikang Pambansâ (hizkuntza nazionala) deitu zuen[8].
1940ko apirilaren 12an, hezkuntzaren alorrean, 263 Agindu Betearazlea eman zuten, herrialdeko eskola publiko eta pribatu guztietan hizkuntza nazionalaren irakaskuntza arautu zuena[9].
Bigarren Mundu Gerran, japoniarren gobernupean, nabarmen bultzatu zen tagaloa hizkuntza nazional gisa. Zehazki, 1943ko Konstituzioak honako hau dio: "Gobernuak neurriak hartuko ditu tagaloa nazio hizkuntza gisa garatzeko eta hedatzeko".
1959an, José Romero Hezkuntza Idazkariak Pilipino izena jarri zion, ñabardura nazionala eman nahian, etnikoaren ordez. Hala ere, izen aldaketak ez zuen onarpen handirik lortu tagaloak ez ziren biztanleen artean eta, cebutarrek bereziki, beste behin aldarrikatu zuten hizkuntza nazionalaren oinarri gisa tagaloa aukeratu izana onartezina zela.
1971ko Konbentzio Konstituziogilean berpiztu zen berriro hizkuntza nazionalaren auzia. Ordezkari gehienak "hizkuntza nazional" baten ideia erabat baztertzearen alde zeuden[10]. Erdibideko akordio batera iristea lortu zuten: hizkuntza nazionalaren ikuspegi "unibertsalista" gailendu zen eta pilipino deitu zioten. 1973ko konstituzioak, hortaz, ez du tagaloa aipatzen.
1987an, konstituzio berria idatzi zenean, filipinoa hizkuntza nazional izendatu zuten. Konstituzioak zehazten zuen hizkuntzak garatuz joan ahala, beste hizkuntza batzuk oinarri hartuta are gehiago garatu eta aberastuko zela. Hala ere, ikuspegi "unibertsalista" sortu zenetik jada hamarkada batzuk igaro diren arren, badirudi alde gutxi edo bat ere ez dagoela tagaloaren eta filipinoaren artean.
Hizkuntza horri, ingelesarekin batera, nazio-hizkuntza gisa estatus ofiziala eman ziona 1973ko konstituzioa (pilipino deituta)[11] izan zen lehedabizi, eta egun indarrean dirauen 1987ko konstituzioak (filipino deituta)[12] gero.
Filipinetako belaunaldi helduenetako kide batzuek uste dute kolonialismo europarraren ostean ingelesaren ordez tagaloa (edo filipinera) herrialde osoan inposatu izanak (hedabideetan eta hezkuntzan, adibidez) oso ondorio kaltegarriak izan dituela.[13]
Hezkuntzari erreparatuz gero, 2009an Hezkuntza Sailak agindu bat eman zuen MLE izeneko ama-hizkuntzan oinarritutako hezkuntza-sistema eleaniztuna instituzionalizatzeko. Sistema horretan, irakaskuntza ikaslearen ama-hizkuntzan egiten da nagusiki (dagokion eskualdeko hizkuntzan), gutxienez hirugarren gradura arte, eta hizkuntza osagarriak, hala nola filipinera eta ingelesa, bigarren gradutik aurrera txertatzen dira irakasgai bereizi gisa. Aldiz, Bigarren Hezkuntzan filipinera eta ingelesa irakaskuntzaren hizkuntza nagusiak dira, eta ikaslearen lehen hizkuntzak osagarri rola hartzen du[14]. Hautatutako eskoletan proba pilotuak egin ondoren, MLE programa 2012-2013 ikasturtetik aurrera ezarri zen herrialde osoan[15][16].
Remove ads
Alfabetoa
Baybayin
Tagaloa baybayin izeneko abugida (alfasilabario) bereziaz idazten zen espainiarrek XVI. mendean Filipinak kolonizatu aurretik: 3 bokal eta 14 kontsonante irudikatzen zituzten sinboloek osatzen zuten. Alfabetatze maila nahiko altua izan zen arren, baybayina pixkanaka erabiltzeari utzi zioten eta espainiarren gobernupean irakatsitako latindar alfabetoaren alde egin zuten.
Baybayina erabiltzeko moduari buruzko nahastea egon da, egiaz alfasilabarioa baita eta ez alfabetoa. Idazkera sistema propioa den heinean, latindar alfabetoko letra guztiak ezin dira adierazi baybayin alfasilabarioko pareko hizki bakar batekin. Mendebaldeko hizkuntzetako soinuak sortzeko letrak batu beharrean, baybayinak silabak irudikatzeko sinboloak erabiltzen ditu.
Apostrofe baten antza duen kudlit ikurra erabiltzen da, kontsonanteei bokalaren soinua gehitzeko. Adibidez:

Latindar alfabetoa
Abecedario
XX. mendearen lehen erdira arte, tagaloa gaztelaniaren ortografian oinarritutako hainbat formatan idazten zen, abecedario izeneko 32 letrako alfabetoaz[17][18].
Abakada
Hizkuntza nazionala tagaloan oinarritu zenean, Lope K. Santos gramatikariak 20 letraz osatutako abakada izeneko alfabeto berria sartu zuen, balarila izeneko eskola-gramatikako liburuetan[19][20].
Alfabeto berrikusia
1987an, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak memorandum bat paratu zuen eta bertan adierazi zuen filipineraren alfabetoa filipino-tagalo abakada bertsiotik 28 hizkiko beste alfabeto batera aldatu zela, batez ere maileguak jasotzeko, bereziki gaztelania eta ingelesezko abizenak[21].
Remove ads
Historia

Tagalo hitza taga-ilog ("ibaiko biztanlea") endonimotik dator, tagá- ("bertakoa" edo "-koa") eta ilog ("ibaia") hitzetatik. David Zorc eta Robert Blust hizkuntzalariek diotenez[22], Filipinetako tagaloak eta beste talde etnolinguistiko batzuk Mindanaoko ipar-ekialdean edo ekialdeko Bisayak uharteetan sortu ziren.
Hizkuntza idatzia
Espainiar Inperioaren menpe egondako 333 urtean zehar, elizgizon espainiarrek hainbat gramatika eta hiztegi idatzi zituzten. 1610ean, Francisco Blancas de San José apaiz dominikoak Arte y reglas de la lengua tagala argitaratu zuen Bataan-en (1752 eta 1832ko bi ediziotan berrikusi zuten). 1613an, Pedro de San Buenaventura apaiz frantziskotarrak lehen tagalo hiztegia argitaratu zuen, Uocabulario de la lengua tagala izenburupean, Pila udalerrian, Laguna probintzian.

Tagalozko funtsezko lehen hiztegia Pablo Clain misiolari jesuita txekiarrak idatzi zuen XVIII. mendearen hasieran. Clainek tagaloz hitz egiten zuen eta bere liburuetako batzuetan erabili zuen. Hiztegia prestatu zuen, gero Francisco Jansens eta Jose Hernándezi pasatu zitzaiena[23]. Juan de Nocedak eta Pedro de Sanlúcarrek lanaren bilketa osagarria prestatu zuten eta Manilan 1754an Vocabulario de la lengua tagala izenburupean argitaratu; gero, behin eta berriz berrargitaratu zen[24], azken edizioa 2013an, Manilan.
Testu zaharren artean nabarmentzekoa da, besteak beste, Arte de la lengua tagala y manual tagalog para la administración de los Santos Sacramentos (1850)[25].
1882an sortu zen Filipinetako lehen egunkari elebiduna, Diariong Tagalog (Tagalozko egunkaria), tagaloz eta gaztelaniaz.
Remove ads
Hiztegi laburra
Hona oinarrizko hitz eta esaldi batzuk:[26][27]:
Esaldi arruntak

Hilabeteak
Asteko egunak
Zenbakiak
| 1 | isa |
| 2 | dalawa |
| 3 | tatlo |
| 4 | apat |
| 5 | lima |
| 6 | anim |
| 7 | pito |
| 8 | walo |
| 9 | siyam |
| 10 | sampu |
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
