Lantegi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Lantegi
Remove ads

LantegiaHego Euskal Herrian tailerra (espainieratik) eta Ipar Euskal Herrian atelierra (frantsesetik) ere deitua— lan egiteko tokia da, orokorrean fabrika baino txikiagoa.[1] Bi mota nagusitan sailkatzen dira: eskulangintza motakoak (artisau lantegia) edo fabrikaziozkoak. Gainera, hedaduraz, toki finkoa izendatzeko ez ezik, lantegi hitza erabiltzen da gai jakin bat lantzen duen liburua izendatzeko (adibidez: Joskera lantegi, Juan Garziarena) edota gain jakin bat lantzen duten eskolak izendatzeko (adibidez: Tolosako Udalaren antzerki lantegia[2]).

Thumb
Lantegia.
Remove ads

Eboluzio historikoa

Historikoki, eskulangintzako lanbideetakoak ziren lantegiak. Tipologikoki, modu anitzetan garatu dira, jatorrizko gremio lantegitik hasi eta lantegi intelektual modernoetara.

Thumb
Goi mailako joskintza lantegia, Parisen

Antzinako zeramikatik hasi eta Erdi Aroko korporazio sindikaletaraino, lantegia, lan eta ekoizpen espazio gisa, era guztietako lantegiak sortzera iritsi da (joskintzakoak, gozogintzakoak, zeramikakoak, ingeniaritzakoak...). XXI. mendeko lantegi askok, irakasleikasle eta laguntzaile egitura gordetzen dute. Egitura horrek Arte Ederretako eta Arte Aplikatuetako eskoletan eta lantegietan izan zuen bilakaera. Horrela sortu zen Arts and Crafts kontzeptua,  Willian Morrisek «diseinu lantegi» deiturikoa. Kontzeptu hori modernismoanart decó-an eta bauhausen zegoen oinarrituta.

Remove ads

Gremio lantegia

Mendebaldeko EuropanErdi Aroan eta Antzinako Erregimenean antolatutako ekonomia eta lan antolaketan, lantegia gremioetan antolatzen zen. Lantegi bakoitza maisu baten jabetzakoa zen, eta ofizialak eta ikastunak eduki zitzakeen.

Arte lantegia

Thumb
Courbet margolariaren lantegia.

Historia modernoan eta ikonografian, artista plastikoaren (margolari, eskultore...) lantegia bottega errenazentistaren oinordeko gisa agertzen da atelier delakoarekin betikotua. Atelierra, jatorriz, margolanei lotutako frantsesezko terminoa zen, gerora pintura lantegiak izendatzeko erabili dena. Lan egiteko espazioaz gain, lantegia beste hainbat gauza ere bada; esate baterako, maisu batek fundatutako eskola artistikoa. Horrez gain, lan baten egile zehatza nor den ez dakigunean ere, lantegiko obra gisa hartzen da lan hori.

Fabrikako lantegiak

Fabrika baten barruan, lantegia zenbait lan gauzatzeko beharrezkoak diren makinak eta tresnak dauden lekua da, hala nola arotz lanetako lantegia, soldadura lantegia, metalurgia lantegia... 

Thumb
Automobilak konpontzeko lantegia.

Lantegi mekanikoak, berriz, makineria konpontzen diharduten enpresa txiki edo ertainak izaten dira. Adibidez: ibilgailuak konpontzen dituzten lantegiak, etxetresna elektrikoak konpontzekoak, eta abar.

Remove ads

Beste lantegi mota batzuk

Thumb
Laborategi zientifikoa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads