Tanis

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tanismap
Remove ads

Tanis[1] (grezieraz Τάνις), Behe Egiptoko XIX. nomoko hiriburua izan zen hiriaren izen greziarra da. Niloren deltaren ekialdean zegoen.

  • Izen egiptoarra: Dyanet, Per-Uadyet. Izen greziarra: Tanis. Izen arabiarra: San el-Haggar. Zoan biblikoa.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...

XXI eta XXIII. dinastietan Egiptoko hiriburu izan zen, aipaturiko dinastietako faraoien jaioterria baitzen. Merkataritza eta estrategia aldetik hiri garrantzitsua, VI. menderarte, noiz erabat utzia izan zen, Manzala lakuak erabat urpean hartua izatearen mehatxua jasan zuenean.

XXI eta XXII. dinastietako faraoien lurperaketa tokia ere bazen.

Tanisen gurtutako jainko nagusienak, Amon, bere emazte Mut eta bere seme Khonsu izan ziren, Tanisko hirukoa osatzen zutenak, Tebaseko hirukoaren antzerakoa.

Harri bloke asko, Tanisen tenpluak eraikitzeko erabiliak, Qantirretik eraman ziren, antzinako Pi-Ramsesetik, honek, egiptologo asko, Tanis, antzinako Pi-Ramses zela pentsatzera eraman zituelarik.

Remove ads

Hondar arkeologikoak

Thumb
Taniseko hondakinak, Egipto.
Remove ads

Tanis Biblian: Zoan

Tanis hiria, Zoan bezala aipatzen da Bibliako honako pasaietan:

  • Zenbakiak 13 (22)
  • Isaias 30:4
  • Ezekiel 30:14
  • Salmoak 78:12

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads