Tết
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tết (tet̚˧ ahoskatua), Tết Nguyên Đán (euskaraz: «lehen eguneko jaialdia») esaldiaren laburpena, vietnamdar kulturaren jaiegunik nagusiena da. Badira Tết izeneko beste jaialdi batzuk ere, hala nola Tết Trung Thu edo Udazken Erdiko Jaialdia. Têt da urteko ospakizunik garrantzitsuena. Koloreen jaialdia da, petardoen leherketa, auzoak talentuz lehiatzen dira dantzekin eta dekorazioekin onenak izateko. Urteko lehen ilberriaren egunean ospatzen da, neguko solstizioa eta udaberriko ekinozioa bereizten dituen aldiaren erdian, urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra bitartean. Jaiek urteko lehen egunetik hirugarrenera arte irauten dute, baina erraz astebetez zabal daitezke. Urrezko herensugea azken izpiritu gaiztoak ehizatzera dator. Têta, oro har, txinatar urteberri-egun berean ospatzen da, Vietnamek eta Txinak eguzki-ilargi egutegi bera baitute. Ilberriaren behaketa-aldia, urtearen hasiera adierazten duena, egun bat alda daiteke fenomenoa ikusten den hirien arabera. Hala ere, jaien ezaugarri asko berdin-berdinak dira.[1]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
