Tewa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tewa AEBetako hego-mendebaldeko Pueblo komunitate batzuetan hitz egiten Kiowa-Tano hizkuntza familiako mintzaira da. Tano izenarekin ere ezaguna da[1]. 1980ko erroldan 1.298 hiztun zeuden, ia guztiak elebidunak ingelesez.

Remove ads
Geografia
Mexiko Berriko Rio Grande haranean Santa Fe iparraldean hitz egiten da, honako Pueblo herrietan.
- Nambe Pueblo : 50 hiztun (1980); 34 hiztun (2004)
- Pojoaque Pueblo : 25 hiztun (1980)
- San Ildefonso Pueblo (P'ohwhóge Owingeh ): 349 hiztun
- Ohkay Owingeh : 495 hiztun (1980)
- Santa Clara Pueblo : 207 hiztun (1980)
- Tesuque Pueblo : 172 hiztun (1980)
Hitz egiten den herri bakoitzak dialekto propioa du.
Remove ads
Hizkuntza biziberritzea
Esther Martinez hizkuntzalari indigenak lan handia egin zuenn Tewa hizkuntza gordetzeko eta bere San Juan Pueblo Tewa Hiztegia 1982an argitaratu zen[2].
Tewa hizkuntzako programak eskuragarri daude haurrentzat Tewa pueblo gehienetan[1]. Tewaz grabatutako haurrentzako istorioak Mexiko Berriko Unibertsitateak digitalizatu ditu eta sarean daude eskuragarri.
2012ko "The Young Ancestors" film dokumentalak Santa Fe Preparatory School ikastetxeko nerabe talde bat jarraitzen du, Tewa hizkuntzaren autoikaskuntza programa batean ikasten ari direnean, Laura Kaye Eagles irakasle tutorearen laguntzarekin[3].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
