The Big Chill

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

The Big Chill (euskaraz Hotzikara Handia) 1983ko Lawrence Kasdan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama-komedia film bat da. Tom Berenger, Glenn Close, Jeff Goldblum, William Hurt, Kevin Kline, Mary Kay Place, Meg Tilly eta JoBeth Williams aktoreek antzeztu zuten. Hasiera batean Kevin Costner aktoreak Alexen papera antzezten ere filmatu zen, baina azkeneko muntaketan bere aurpegia agertzen ziren eszenak ezabatu egin ziren.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Glenn Close), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Film onenaren Oscar Saria.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Alex izeneko adin ertaineko gizasemeak bere buruaz beste egin du. Bere lagunak ziren Harold eta Sarah (Kevin Kline eta Glenn Close) senar-emazteek haren hileta antolatuko dute, bertan 15 urteren ondoren iraganeko lagun talde osoa berrelkartuz: Sam aktorea (Tom Berenger), ama izateko irrikaz dagoen Meg (Mary Kay Place) abokatu ezkongabea, bere ezkontzak asebetetzen ez duen Karen (JoBeth Williams), Nick trafikatzailea (William Hurt) eta Michael kazetaria (Jeff Goldblum). Chloe (Meg Tilly) ere agertuko da, Alex bera baina askoz ere gazteagoa zen bere neskalaguna.

Remove ads

Aktoreak

  • Tom Berenger: Sam Weber
  • Glenn Close: Sarah Cooper
  • Jeff Goldblum: Michael Gold
  • William Hurt: Nick Carlton
  • Kevin Kline: Harold Cooper
  • Mary Kay Place: Meg Jones
  • Meg Tilly: Chloe
  • JoBeth Williams: Karen Bowens
  • Don Galloway: Richard Bowens
  • James Gillis: Apiaza
  • Ken Place as Peter: Polizia
  • Jacob Kasdan: Autografo biltzailea
  • Patricia Gaul: Annie
  • Kevin Costner: Alex Marshall (ezabatutako eszena)
  • Muriel Moore: Alexen ama
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads