The Rocky Horror Picture Show

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

The Rocky Horror Picture Show (euskaraz The Rocky Horror Picture Show) 1975eko Jim Sharman estatubatuar zinema zuzendariaren musikal film bat da. Richard O'Brien aktore eta gidoigilearen The Rocky Horror Show musikalean oinarritua dago. Bertan, Tim Curry, Susan Sarandon eta Barry Bostwick aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Estreinatu eta denbora gutxira kultuzko filma bilakatu eta zinemaren historiara igaro zen, gaur egun arte eta batez ere anglosaxoi munduan zinema areto eta antzoki ugaritan antolatutako ikuskizun eta festetan pantailaratu izan ohi delarik, bertaratzen diren ugari filmeko pertsonaien gisa mozorrotuak agertuz, bai eta soinu bandako abestiak abestuz ere, batez ere Science Fiction Double Feature ("Zientzia-Fikziozko Saio Bikoitza") abestia.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Neska-mutil bikote bat (Barry Bostwick eta Susan Sarandon) euren adiskide batzuen ezkontzatik itzultzean ekaitz bortitz batek harrapatu eta haien autoa matxuratzean gaztelu batean ostatu hartzen dute. Gaztelu hau Frank-N-Furter doktorearen jabetza da, Frankestein moduko izaki baten sorkuntzan buru-belarri dabilen zientzialari bat. Bestalde, gazteluan Urteroko Transilvaniar Topaketa ospatzera doa. Bikote gazte eta xaloak oraindik ez da jabetzen bizi behar dituen gertakizun esperientzia berriak zein izango diren...

Remove ads

Aktoreak

  • Tim Curry: Frank-N-Furter doktorea (zientzialaria)
  • Susan Sarandon: Janet Weiss (heroia)
  • Barry Bostwick: Brad Majors (heroia)
  • Richard O'Brien: Riff Raff (morroia)
  • Patricia Quinn: Magenta (neskamea)
  • Nell Campbell: Columbia (groupiea)
  • Jonathan Adams: Everett v. Scott doktorea (zientzialari arerioa)
  • Peter Hinwood: Rocky Horror (sorkuntza)
  • Meat Loaf: Eddie (aktore-multzoko mutila)
  • Charles Gray: kriminologoa (aditua)
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads