The Transporter
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
The Transporter, frantsesez Le Transporteur (euskaraz Garraiatzailea) Louis Leterrier frantziar eta Corey Yuen hongkongdar zinema zuzendariek 2002an zuzendutako ekintza film bat da, BMW auto markaren The Hire film laburren sailean oinarrituta. Gidoia Luc Bessonek idatzi zuen. Jason Statham, Shu Qi, François Berléand, Matt Schulze eta Ric Young aktoreek antzeztu zuten.
Arrakastari esker, bi jarraitpen izan zituen: Transporter 2 (2005) eta Transporter 3 (2008), bai eta The Transporter Refueled (2015) berregokitzapena eta Transporter: The Series (2012-2014) telesaila ere.
Remove ads
Argumentua
Frank Martin indar berezietako soldadu ohiak Frantziako mediterranear kostaldean bizimodu lasaia darama, "garraiatzaile" gisa lan eginez, alegia, garraiogaiak, bai gizakiak ala bestelakoak, leku batetik bestera daramatzan mertzenario gisa, betiere galderarik egin gabe.
Bere luxuzko Mercedes autoaz misio sekretu eta batzuetan arriskutsuak egiten ditu, baina beti zorrotz betetzen dituen hiru arauoi jarraituz:
- 1. araua: traturik inoiz ez aldatzea.
- 2. araua: izenik inoiz ez ematea, norekin lan egiten duen eta zer garraiatzen duen ez baitu jakin nahi.
- 3. araua: paketearen barnean zer dagoen ez ikustea.
Oraingoan daraman karga iraganean banatu izan dituenen antzekoa dela dirudi. Estatubatuar batek kontratatu du, hartaz “Wall Street” ezizena duela bakarrik daki. Baina ibilbidean zehar Frankek geldiune bat egin eta "paketea" mugitu egiten dela ohartu da...
Remove ads
Aktoreak
- Jason Statham: Frank Martin
- Shu Qi: Lai Kwai
- François Berléand: Tarconi inspektorea
- Matt Schulze: Darren "Wall Street" Bettencourt
- Ric Young: Kwai jauna
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
