They Live

From Wikipedia, the free encyclopedia

They Live
Remove ads

They Live (euskaraz Bizirik Daude) 1988ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Ray Nelson idazlearen "Eight O'Clock in the Morning" ("Goizeko Zortziak") kontakizun laburrean oinarritua dago. Roddy Piper, Keith David eta Meg Foster aktoreak antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Zinemetan estreinatu eta diru etekin murritzak eta ikusle kopuruarekiko arrakasta gutxi izan arren, bideo-klubetan zinemazaleen artean ospea bereganatu eta kultuzko filma bilakatu zen.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Langabezian eta AEBetan barna lanetik-lanera doan John Nada (Roddy Piper) etxegabeak ustekabean pertsonak diren bezalakoak eta inongo itxurakeriarik gabe ikustea ahalbideratzen duten betaurreko batzuk topatu ditu. Haiei esker AEBtako politika munduko eta goi mailako gizarteko pertsona nabarmen eta ahaltsuak aurpegi beldurgarriko estralurtarrak direla ohartuko da, hauen asmoa munduan mezu subliminalak zabaldu eta euren bidez gizakiak esklabo bilakatzea dela jabetuz.

Remove ads

Aktoreak

  • Roddy Piper: John Nada
  • Keith David: Frank Armitage
  • Meg Foster: Holly Thompson
  • Raymond St. Jacques: Kale predikatzailea
  • George 'Buck' Flower: Etxegabea
  • Peter Jason: Gilbert
  • John Lawrence: Gizon bizarduna
  • Susan Barnes: Ilemarroidun emakumea
  • Sy Richardson: Beltz iraultzailea
  • Susan Blanchard: Xaloa
  • Norman Alden: Eraikuntzako kapataza

Kritika soziala

Beldurrezko istorioa izateaz gain, mezu filosofiko eta kritika sozial handiko filma ere bada, Mendebaldeko herrialdeetako gizartearen, kapitalismoa, kontsumismoa eta lan prekarietatearen kritika garbia egiten baitu. Kritika 1980ko hamarkadako gizarteari baldin bada ere, gaur egungo gizartearentzat oraindik eta baliozkotasun eta gaurkotasun handiagoa du. Guzti hau protagonista eguzki-betaurrekoak jarri eta iragarki, telebistan egunkari eta aldizkarietako ezkutuko mezu subliminalak ikustean honako esaldietan ikusten da: Obeditu, Ez Jarri Zalantzan Agintea, Ezkondu eta Seme-Alabak Izan, Ez Pentsamendu Independienteari, Kontsumitu, Konformatu Zaitez, Mantendu Lo, Erosi, Gutxiago Pentsatu eta Telebista Ikusi, Irudimenarik Ez, Hau Da Zure Jainkoa (Dollar billetetan) eta abar.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads