Timina
Azido desoxirribonukleikoaren osagai diren base pirimidikoetako bat, lehenaldiz timoan bakartu zena (C5H6N2O2) From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Timina DNAn dagoen base nitrogenatuetako bat da (besteak adenina, guanina eta zitosina izanik; uraziloa ere base nitrogenatua da, baina ez dago DNAn, RNAn baizik). Base nitrogenatu pirimidinikoa da, pirimidinatik eratortzen baita. DNAn timina beti adeninarekin elkartzen da, bi hidrogeno zubien bitartez; DNA-ren analisi kimikoak adenina eta timina kopuru berdinean daudela frogatzen du, aipatutako lotura kimikoa dela eta.
Timinaren nukleosidoa timidina da; fosforilatzen denean hainbat nukleotido agertzen dira: timidin monofosfatoa (TMP), timidin difosfatoa (TDP) eta timidin trifosfatoa (TTP).
Timinaren formula kimikoa C5H6N2O2 da.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
