Tofilau Eti Alesana

politikari samoarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Tofilau Eti Alesana
Remove ads

Tofilau Eti Alesana (Vaitogi, Tutuila, Amerikar Samoa, 1924ko ekainaren 4a - Apia, 1999ko martxoaren 19a) samoar politikaria izan zen. Samoako 5. lehen ministroa izan zen 1982tik 1985era eta 2998tik 1998ra.

Datu azkarrak Samoako Lehen Ministroa, Bizitza ...

Amerikar Samoan jaio zen goi mailako familia batean eta 24 urterekin klan buru bihurtu zen. 1957an kontseilu legegileko kide hautatu zuten eta 1959an Osasun ministro izendatu zuten. Mendebaldeko Samoako konstituzioa idazten lagundu zuen eta Giza Eskubideak Babesteko Alderdia sortu zuen, 1982an botetera iritsi zena. 1982tik 1985era lehen ministro izan zen, bere alderdiaren barruan izandako matxinada baten ondorioz kargutik kendu zutenean. 1988an berriro hartu zuen alderdiaren kontrola eta lehen ministro kargua. 1997an, Mendebaldeko Samoaren izena Samoara aldatu zuen. 1998an dimititu zuen, osasun arrazoiengatik.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads