From Wikipedia, the free encyclopedia
Topografia lurraren azalera, bere forma eta xehetasun, natural edo artifizial guztiak, grafikoki irudikatzeko erabilitako prozedura eta printzipioen multzoa da. Topografia hitza grezierazko bi hitzetik dator: "Topos", lekua esan nahi duena eta grafos, deskribapena esan nahi duena.
Irudikapena azalera lauetan egiten da eta lur eremu txikiak aztertzen ditu. Geodesiak berriz, lur eremu handiagoak aztertzen ditu. Horregatik, era sinple batean esan dezakegu topografo batentzat lurra geometrikoki laua dela, eta, geodesiarentzat, berriz, ez. Hori irudikatzeko hiru dimentsioetako koordenatuak erabiltzen dira: x eta y (planimetria) eta z (altimetria).
Mapa topografikoek plano kotatuen irudikapen sistema erabiltzen dute. Sistema horrek, erreferentzia puntutik altuera berera dauden puntuak marren bidez lotuz, lurrazalaren gorapera erakusten du. Marra horiei sestra-kurba deitzen zaie eta marra horiek duten mapei mapa hipsografikoak. Neurtutako puntutik erreferentzia puntura dagoen altuera diferentziara kota deitzen zaio. Erreferentzia puntua itsaso maila denean ez dugu kota hitza erabiliko, altitudea baizik.
Egun, neurgailu optikoez gain, GPSa erabiltzen da topografia lanetan, lana asko errazten baitu.
Topografia funtsezkoa da hainbat alorretan:
Topografia teknologiaren garapenarekin bat garatzen joan da. Egun, oraindik ez dakigu topografia zehazki nondik datorren. Hormetan eta oholtxoetan aurkitutako irudikapenak direla eta, ikertzaileen ustez, lehen lan topografikoak, Egipton egin ziren. 1400. Urtean K.a. Garai hartako Herodotok, Seostrisi esaten dio lurrak izateagatik zergak kobratzeko lursaila banatu behar dela. Hortik aurrera korda-tenedoreak deituriko lanpostu berria agertzen da eta haien lana lurrak neurtzea zen.
Egipton, lantzeko landa bakoitzaren zati bat faraoiarentzat zen. Lur zati hori muga baten bidez zehazki markatzen zen. Urtero, Nilo ibaiaren ur maila igotzen zenean, muga horiek ezabatzen ziren, eta hori zela eta urtero berriz markatu behar zituzten. Lan hori faraoiaren lur-neurtzaileak egiten zuten topografia erabiliz.
Beste ikertzaile batzuk, topografiaren jaiotza Miletoko Talesekin eta Anaximandrorekin erlazionatzen dute. P.Merlin ingeniari geografoen arabera, topografia jabetza pribatuarekin bat dator.
XVII. mendean, teleskopio errefraktorea asmatu zen. Ordura arte, lur-neurtzaileak haien lana egiteko gehien erabiltzen zutena, teleskopio eta tabloi batez konposatutako ‘plancheta’ (edo goinògraf) deituriko tresna zen.
XX. mendean angelu horizontalak eta bertikalak neurtzen zituen teodolitoa asmatu zuten.
1950 eta 1960. urteen artean, topografian erabilitako teknikek bilakaera handia izan zuten. Distantzia eta angeluak aldi berean neurtzen zituzten distantziometro elektronikoak, teodolito elektronikoak eta estazio totalak asmatu ziren. Horiek guztiak asmatu baino lehen, distantziak lur-neurtzaileen kateak deituriko neurketa-zinten bidez neurtzen ziren.
Bi neurketa mota daude:
Hainbat tresnek angeluak neurtzen dituzte, estazio totala adibidez. Distantziak neurtzeko bi metodo erabiltzen dira: distantzia estadimetrikoak edo zehatzagoa den distantziometria elektronikoa. Lehenengo metodoan takimetroa erabiltzen da eta bigarrenean estazio totala. Normalean estazio totala eta GPSa konbinatzen dira.
Nahitaezkoa da erreferentziako sistema geodesiko zuzenean lan egitea, ETRS89 Euskal Herrian. Erreferentziako elipsoidea GRS80 izango da eta proiekzio kartografikoa UTM.
Gaur egun gehien erabiltzen den tresna estazio totala da. Makina horren bidez angelu horizontalak, bertikalak eta distantziak neurtu daitezke. Estazio totala zein koordenadetan kokatuta dagoen jakinda, neurtutako puntu guztien hiru dimentsioetako koordenadak jakin daitezke.
Hartutako datuen koordenadak prozesatuz, lurrazalaren xehetasunak grafikoki irudikatu daitezke. Bi punturen koordenatuak jakinda, haien arteko distantzia edo altuera aldea kalkulatzea posiblea da.
Topografiari esker lurrazalaren xehetasunak planoetan irudikatu daitezke eta horregatik zuinketaren kontrakoa da. GPSaren erabilera dela eta teknika honen erabilera pixkanaka behera egin du, baina hainbat lekutan ez da posiblea GPSa erabiltzea kobertura faltagatik. GPSa erabiliz gero, lana arinago egiten da eta tresna horren zehaztasuna oso handia da. 2-3 cm-koa era zinematikoan eta 2mm-koa era estatikoan neurtuz gero.
Zuinketa datu bilketaren kontrako prozesua da eta haren helburu nagusia planoetan irudikatutakoa lursailean irudikatzea da. Zuinketa eta lerrokatzea topografiaren parte oso inportanteak dira, biak beharrezkoak dira obrari hasiera emateko.
Zuinketa egiteko behar diren ardatzak honako hauek dira:
Topografo batek, bere lana, obraren proiektua egin aurretik edo proiektua egiten den bitartean egiten du. Ingeniari edo arkitekto batek, lana egin aurretik, lursailaren eta elementuen plano milimetriko edo tridimentsionala behar du.
Horretarako topografia-ingeniari bat zuinketaz arduratzen da. Obraren mugak elementuak neurtzeko erreferentzia ardatzak eta altueraren erreferentzia maila kokatzen ditu.
Obra egiten den bitartean, eraikuntza kudeatzaileak, ‘obraren egoera’ eskatu diezaioke topografoari. Obra egoera horren bitartez, obra, baldintza-agirian zehazten den moduan egiten ari dela erakutsi behar du. Obraren arabera, zehaztasuna handiagoa edo txikiagoa izango da.
Topometria mapa edo plano bat egiteko lursailaren elementuen zenbaki-balioak lortzeko egiten diren lanen multzoa da. Plano topometrikoa, lursailaren eskalan dagoen irudia da.
Geodesia lurraren formak eta dimentsioak aztertzen duen zientzia da. Haren propietate fisikoak, grabitazio-eremua eta abar aztertzen ditu ere. Geodesiak, azalera handiko lursailak planoetan irudikatzeaz arduratzen da.
Fotogrametria irudi digitaletan edo pelikuletan oinarrituta elementuak irudikatzeaz arduratzen da.
Teledetekzio espaziala, kontakturik gabeko neurtze-teknika guztien multzoari esaten zaio.
Batimetria itsas hondarraren forma, ibaiak eta itsas ertzeak aztertzeaz arduratzen den zientzia da.
Kartografia lurzoruaren azaleraren zati bat karakterizatzen duten lurrazal natural eta artifizialen eta lurraren mugimenduen ezaugarri fisiko edo zentralen euskarri fisiko edo numeriko baten irudikapena da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.