Tower Bridge

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tower Bridgemap
Remove ads

Tower Bridge (euskaraz Dorre Zubia) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubi altxagarria da eta Londresen kokatzen da, Tower Hamlets (iparraldean) eta Southwark (hegoaldean) udalerriak lotzen dituelarik. Londresko Dorretik hurbil dago eta honengandik hartzen du bere izena.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...

Batzuetan modu okerrean Londresko zubia bezala izendatzen da, azken hau ibaiaz gora dagoen hurrengo zubia da ordea. Zubia hau trukean etekinik atera nahi ez duen Bridge House Estates erakundeak mantentzen du eta Corporation of London-en agindupean dago.

Remove ads

Historia

Thumb
Tower Bridge zubiaren diseinua

XIX mendearen erdialdera zubi berri bat egiteko asmoa azaldu zen, baina Pool of London eremuraino sartzen ziren itsasontziei ezin zitzaien pasabidea itxi eta horregatik diseinu lehiaketa bat abiatu zen. 50 diseinutik gora aurkeztu ziren eta Sir Horace Jones arkitektoarena aukeratu zen, eztabaida handia izan bazen ere. Jonesen injeniaria zen Sir John Wolfe-Barryk ere parte hartu zuen diseinuan.

1886 urtean hasi ziren eraikitzen. Bost eraikuntza enpresak hartu zuten parte eta 432 langile kontratatu ziren. Jones 1886an bertan hil zen eta George D. Stevensonek hartu zuen proiektuaren gidaritza. Zortzi urteren ondoren eta £1.184.000 kostuarekin 1894ko ekainaren 30ean ireki zituen ateak.

Remove ads

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: Tower Hill

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads