Tresponde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Tresponde[1] (gaztelaniaz Trespuentes) Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko kontzejuetako bat da. 1976 arte Iruña udalerri zaharreko herriburua izan zen. Bertan dago, Iruña-Veleia aztarnategi ezaguna.
Dokumentatuta dago, 1025. urteko Donemiliagako goldean, Transponte aldaera.
Remove ads
Historia
Hasiera batean, Tresponde Iruña-Veleia hiri erromatarreko harresiz kanpoko auzo gisa jaio zela uste da. Zadorra ibaiak banatzen zituen Iruña-Veleia eta Tresponde, eta gaur egun oraindik mantentzen den zubi erromatarrak lotzen zituen biak. Jatorrian (Latinez) Transpontem zuen izena (zubiaren atzean), eta gero eboluzioa egon zen euskaratik eta gaztelaniatik. Gaztelaniaz trans- hori tres (hiru) bilakatu zen.
Lehen aipamen idatzia 1025ekoa da, Donemilagako goldean, eta Trasponte gisa aipatzen da.[2]
1813an, Trespondeko zubia oso garrantzitsua izan zen Gasteizko batailan; izan ere, bertako baserritar batek gidatuta ingelesek zubi hau zeharkatu zutenean, Frantziako atzeguardiaren gainera erori ziren eta balantza euren alde desorekatu zuten.
XIX. mendean Tresponde Langraitz udalerriko hiriburu izan zen. 1976an Iruña Okako udalerrian sartu zen, Iruña eta Langraiz Okakoek bat egin zutenean.
Remove ads
Demografia
Herri hustuak
Kontzejuaren barruan, herri hustu pare bat dago:
Garraioa
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Remove ads
Ondasun nabarmenak
Santa Katalina komentuaren hondakinak ikusgarriak dira. Han monje jeronimoak bizi izan ziren, eta XIX. mendean, gerla karlistetan, babesleku eta gotorleku gisa erabili zuten. Santiago Apostoluaren parrokia-eliza XV. eta XVI. mendeetakoa da. Komentua eta inguruak lorategi botaniko bihurtu dituzte.
- Trespondeko zubia: tradizioak dioenez erromatar jatorrikoa den 13 begiko zubia.
- Santa Katalinako lorategi botanikoa, 2003tik irekia.
- Santa Katalina komentua.

Remove ads
Argazki galeria
- Santiago eliza.
- Santiago eliza.
- Santa Katalina komentua.
- Santa Katalina komentua eta lorategi botanikoa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


