Treviso
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Treviso[1] Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Veneto eskualdekoa, Trevisoko probintziako hiriburua. Sile eta Botteniga ibaien bilgunean dago. 55,58 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 83.624 biztanle zituen[2]. Apezpikutegia da.
Remove ads
Historia
Antzinako Tarvisium hiri erromatarrari dagokio. Godoen mende egon ondoren, hungariarrek hustu zuten behin eta berriz 1339. urtean, Veneziako Errepublikaren esku zegoen, eta XVI. mendean gotortu egin zuten. 1797. urtean frantsesek inbaditu zuten eta Napoleon I.aren agintaldian Tagliamentoko departamentuko hiriburua izan zen (1804). 1813-1866 urteetan, Austriaren mende egon zen.
Geografia
Mugakideak
Trevisok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Klima
Köppen klima sailkapenaren arabera, Trevisok klima ozeanikoa du (Cfb).
Remove ads
Ekonomia
Nekazaritza-eremu oparoko merkataritzagune garrantzitsua da, eta, horrekin batean, industria (janari-industria, ehungintza, artisautza, papergintza, industria kimikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.
Ondasun nabarmenak
Monumentu ugari kontserbatu ditu Trevisoko hiri zaharrak: XIII. mendeko Trecento eta Pretorio jauregiak, Comune dorretxea, XV-XVI. mendeetako katedral erromanikoa eta XIII-XIV. mendeetako San Nicolo eliza.
Irudi galeria
- Sile ibaia
- Hiriko harresia
- Pretorio jauregia
- La Loggia dei Cavalieri
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

