From Wikipedia, the free encyclopedia
Tritioa, 3H isotopo zeinuaz ere ezaguna, naturan aurki dezakegun hidrogeno isotopo eskasena dugu, eta protioa eta deuterioa baino askoz eskasagoa da. Hidrogeno guztiaren %10-15-a edo agian gutxiago baino ez da tritioa.
Tritio hitza isotopoak izendatzeko existitzen diren hitz gutxietako bat da, orohar isotopoek ez baitute izenik jasotzen zeinuaz besterik. Tritioak hiru nukleoi biltzen ditu nukleo atomikoan, bi neutroi eta protoi bat urrenez urren. Egoera elektrikoki neutroan elektroi bakarra izaten du. Isotopo hau hidrogenoaren beste bi isotopo naturalak (protioa eta deuterioa) ez bezala erradioaktiboa da denbora joan ahala Helio-3 edo 3He isotopoa osatzeko desintegratzen da beta jario bidez (β partikulak). Tritioak 12,32 urteko batez besteko biziraupena du.
Tritio naturala errainu kosmiko eta atmosferako gasen arteko interakzioan sortzen da kantidade txikietan oso. Lurrean dagoen tritioaren beste iturri bat arma nuklearren entseguak dira. Fusio nuklearrean erabiltzen da, isotopoen geokimikan denbora neurtzeko eta argia bere kabuz ematen duten gailuentan. Aspaldi tritioa markazio kimiko eta biologikoarako erabiltzen zen marka erradioaktibo gisa, gaur egun ordea ez da hainbeste erabiltzen.
Esan bezala tritioa ez da hidrogeno isotopo bakarra naturan beste bi aurki ditzakegu 1H eta 2H protio eta deuterio-a urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira, zein ezin daitezkeen naturan aurkitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.