Uppsala

From Wikipedia, the free encyclopedia

Uppsala
Remove ads

Uppsala (suedieraz /ˈɵpːˈsɑːla/ ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta izen bereko konderriko (6.989 km2) hiriburua da, Stockholm hiriburuaren ipar-mendebalean. 2010eko erroldaren arabera, 140.454 biztanle ditu eta herrialdeko laugarren hiri handiena da. Suediako unibertsitaterik zaharrena (1477) eta katedralik handiena ditu. Unibertsitateko liburutegia, Carolina Rediviva, Suediako garrantzitsuena da.

Datu azkarrak Uppsala, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Uppsalako limozko lautada aberatsean kokaturik dago, Fyris ibaiaren ertzean. Ibai hori glaziarrak sorturiko haran bati buruz paralelo da, itsas mailarekiko 30 metroko altueran. Stockholm hiriburutik 70 kilometro ipar-mendebaldera dago, trenez 40 minutu inguru behar dira bertara iristeko.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Uppsala), Hila ...
Remove ads

Historia

Gamla Uppsala

Eskandinaviako antzinako hiriburuetako bat izan zen. Hasierako hiria, Gamla Uppsala (Uppsala zaharra), egungoaren iparraldean zegoen, eta politika- eta erlijio-gune garrantzitsua izan zen Bikingoen Aroan. Uppsalako tenplua tenplu pagano bat zen eta historiaurreko garaitik eskandinaviar jainkoak gurtu izan ziren. Horrela beraz kristautasuna sartu aurreko erregeen hilobiak daude bertan. 1164an, ordea, Gamla Uppsala apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta aintzinako jainkoak baztertuak izan ziren. Garai hartan gaur egungo Uppsalak Östra Aros izena zuen eta Gamla Uppsalaren itsasportua zen.

Uppsala

1273. urtean sute batek suntsitu zuen antzinako hiria, eta egungoa eraiki zen. Gamla Uppsalako katedrala ere erre zen eta hiri berrian katedrala eraikitakoan, Uppsala berria bihurtu zen apezpikuaren egoitza. Dorreak 118,70 metroko altuera zuen eta Europa iparraldeko eraikin altuena zen, oraindik ere horrela izaten segitzen du.

1477an Uppsalako Unibertsitatea sortu zen, gerora Europako garrantzitsuenetakoa bihurtu zena, bertan lan egin zuen Carolus Linnaeus botanikariari esker besteak beste. XVI. mendean Gustavo I.a Vasa erregeak gaztelua eraikitzeko agindua eman zuen. 1702an sute handi batek hiria erre zuen. Gaztelua bera were oso kaltetua zan zen bai eta katedralaren hainbat zati ere.

Azken urteak

1960ko eta 1970reko hamarkadetan hainbat eraikin historiko behera bota zituzten hiria berrizteko lanetan, haien balioaz konturatu gabe. Gaur egun, sona handiko unibertsitate-hiria da oraindik ere.

Ekonomia

Industriagune garrantzitsua da, mekanika-industria, zerrategiak, zementua, larrugintza dira jarduera ekonomiko nagusiak. Medikuntzari loturiko jarduerak ere baditu.

Ondasun nabarmenak

Hiriaren alde zaharra nahiko trinkoa da baina ibaiak bi zatitan bereizten du, mendebaldean errege familiaren egoitza zena (gaztelua), kleroarena (katedrala) eta auzo akademikoa (unibertistatea) daude eta ekialdean berriz gainerako herri xehea zabaltzen da.

Honako erikin hauek dira aipagarrienak:

Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads