Utrecht

From Wikipedia, the free encyclopedia

Utrechtmap
Remove ads

Utrecht (entzun) Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena. Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.

Datu azkarrak Utrecht, Administrazioa ...

312.634 biztanle ditu (2011).

Remove ads

Geografia

Oude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

  1. Binnenstad
  2. Oost
  3. Leidsche Rijn
  4. West
  5. Overvecht
  6. Zuid
  7. Noordoost
  8. Zuidwes
  9. Noordwest
  10. Vleuten-De Meern

Historia

Trajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K.a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.

780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.

1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Utrecht, 1981–2010), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Industria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.

Demografia

Informazio gehiago Biztanleriaren bilakaera (1900 – 2010) ...

Ondasun nabarmenak

Oso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.

Irudi galeria

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads