Vanilla Sky

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Vanilla Sky (euskaraz Bainila Zerua) 2001eko Cameron Crowe estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako thiller psikologiko film bat da. Tom Cruise, Penélope Cruz, Kurt Russell, Jason Lee, Noah Taylor, Timothy Spall, Tilda Swinton eta Cameron Diaz aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Berez, 1997an Alejandro Amenábar txiletar-espainiarrak zuzendutako Abre los ojos filmaren berregokitzapena da, hortik film hartan antzeztu zuten Penélope Cruz aktoreak ere film honetan antzeztea.

Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Vanilla Sky abestia, Paul McCartney).

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gaztea, ederra eta aberatsa, David Aimes (Tom Cruise) New York hiriko publizitate konpainia bateko negoziogizonak bere bihotzak desio duen oro du. Halere, Daviden bizitza osatzeke dagoela dirudi. Gau batez, DAvidek bere ametsetako emakumea ezagutuko du, Sofia (Penélope Cruz), eta bere bizitzan falta botatzen zuena topatu berri duela uste du. Baina Julianna (Cameron Diaz) maitale jesloskorrarekin topo egitean, bapatean bere kontrolpetik kanpo dagoen mundu batera bidalia izango da. Amodioa, susmoa eta ametsak elkarbatzen diren mundu batera... bai eta inoiz ahaztuko ez duen esnatze batera ere.

Remove ads

Aktoreak

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads