Varsovia
Poloniako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Varsovia[1] (polonieraz: Warszawa, [varˈʂava] ahoskatua) Poloniako hiriburu eta hiri nagusia da. Errepublikako presidentearen, parlamentuaren eta beste autoritate zentralen egoitza da. Poloniako erdialdean, Vistula ibaiaren ertzean dago, Itsaso Baltikotik 360 kilometrora eta Karpatoetatik 300 kilometrora. 2009ko ekainan 1.711.466 biztanle zituen. Varsovia Europar Batasunako 9. hiririk jendetsuena da.
Remove ads
Historia
- 1596an Sigismundo III.a Vasa erregeak Poloniako erresumaren hiriburua, eta Polonia-Lituania Mankomunitatearena, Krakoviatik Varsoviara aldatu zuen.
- Bigarren Mundu Gerra baino lehen Varsoviako komunitate judua Europako handiena zen: 350.000 lagun, hiriko populazio osoaren %30. Naziak 1939ko irailaren 29an sartu ziren Varsovian. 1940 urrian Varsoviako ghettoa eratu zuten eta bertan hiriko eta inguruko herrietako judu guztiak sarrarazi zituzten, 400.000 lagun 3,5 km2an. 1942ko uztailerako, gosez eta eritasunez, 83.000 judu hil ziren[2]. Beste asko, 265.000 inguru, Treblinkako sarraski-esparrura eraman zituzten hiltzera[3].
- 1945eko urtarrilaren 17an Sobietarrek hiria askatu zuten naziengandik.
Remove ads
Klima
Remove ads
Barrutiak

Musika
- Varsoviako Orkestra Filarmonikoa.
Varsoviar ezagunak
- Hugo Kołłątaj (1750-1812), politikari eta filosofoa.
- Stanisław Staszic (1755-1826), idazlea.
- Fryderyk Chopin (1810-1849), musikagilea.
- Bolesław Prus (1847-1912), idazlea.
- Władysław Reymont (1867-1925), idazlea.
- Maria Skłodowska-Curie (1867-1934), fisikari eta kimikaria.
- Kazimierz Funk (1884-1967), biokimikaria.
- Stanisław Ignacy Witkiewicz (1885-1939), idazlea.
- Władysław Tatarkiewicz (1886-1980), filosofoa.
- Tadeusz Kotarbiński (1886-1981), filosofoa.
- Julian Tuwim (1894-1953), poeta.
- Witold Gombrowicz (1904-1969), idazlea.
- Maria Krüger (1904-1999), idazle eta kazetaria.
- Lidia Zamenhof (1904-1942), idazle eta itzultzailea.
- Konstanty Ildefons Gałczyński (1905-1953), poeta.
- Stanisława Angel-Engelówna (1908-1958), aktorea.
- Stefan Kisielewski (1911-1991), idazlea.
- Władysław Szpilman (1911-2000), piano jolea.
- Ryszard Kukliński (1930-2004), espioi eta militarra.
- Rena Rolska (1932-2024), abeslari, dantzari eta aktorea.
- Jacek Kaczmarski (1957-2004), abeslaria.
Remove ads
Herri eta hiri senidetuak
Varsovia ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads