Vercelli
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Vercelli (piemonteraz: Vërsèj) Italia iparraldeko hiria da. Piemonte eskualdean dago, Vercelliko probintzian. 2012an 47.115 biztanle zituen[1].
Sesia ibaiaren ertzean dago, lautada handi baten erdialdean, Milan eta Turinen artean, eta Suitza eta Liguriako itsasoaren artean. Ibarra oso ondo ureztatuta dago, eta arroz-soro handiak daude. Europako arroz ekoizle handienetarikoak dira Vercellin, eta mundu osora esportatzen dute.
Mugan ditu udalerri hauek: Asigliano Vercellese, Borgo Vercelli, Caresanablot, Desana, Lignana, Olcenengo, Palestro, Prarolo, Salasco, Sali Vercellese, San Germano Vercellese, Villata eta Vinzaglio.
Remove ads
Historia
Liguriako libici tribuaren hiriburua izan zen Oppidium Vercellae; Galia Zisalpinokoa izan zen. K.a. 89. urtean zuzenbide erromatarra ezarri zuten. Estrabonen sasoian gotortutako hiribildua zen, baina K.a. 42. urtean udalerri izendatu zuten, eta indarra hartzen joan zen. Apolo (Apollinae Vercellae) zen gehien gurtzen zuten jainkoa. IV. menderako apezpiku-egoitza zen Vercelli, lehenengoz, San Eusebiorena.
Inguruetan urre-meatzeak zeuden: Ictimuli edo Vicus Ictimulorum.
Remove ads
Monumentuak
San Andrea basilika da monumenturik ezagunena: 1219. urtean hasi ziren eraikitzen, eta hainbat estiloz eginda dago, hala nola lombardoa, erromanikoa eta gotikoa. Aipagarriak dira, beste batzuen artean, hauek ere: San Eusebio katedrala, Angello Dorrea, Torre di Città dorrea, Borgogna Museoa, Camilo Leone Museoa, eta abar. Kultura-ondare aberatsa dago Vercellin, arte eta arkitekturakoa ez eze, baita dokumentala ere.
Remove ads
Senidetutako hiriak
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

