Victor Victoria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Victor Victoria (euskaraz Viktor Viktoria) 1982ko Blake Edwards estatubatuar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako komedia musikal filma bat da. 1933an Reinhold Schünzelek zuzendutako Viktor und Viktoria alemaniar filmaren berregokitzapena da. Julie Andrews, James Garner, Robert Preston, Lesley Ann Warren eta Alex Karras aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabaziz (Leslie Bricusse eta Henry Mancini).

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1934, Paris. Victoria (Julie Andrews) lanik topa ezinda txirotasunean bizi den opera abeslaria da. Kabareteko abeslari baten laguntzaz (Robert Preston) gizon gisa mozorrotu eta Victor izena bereganatuko du. Kabaret batean transformista («gizonezkoaren itxurak egiten dituen emakumea, emakume itxurak egiten dituen bitartean») bezala lana topatu eta bere ikuskizunek gero eta arrakasta gehiago izango dute. Inork ez du emakumea denik susmatuko, ezta berataz maiteminduko den estatubatuar negoziogizonak ere (James Garner).

Remove ads

Aktoreak

  • Julie Andrews: Victoria Grant / Victor Grazinski kondea
  • James Garner: Marchand erregea
  • Robert Preston: Carroll "Toddy" Todd
  • Lesley Ann Warren: Norma Cassidy
  • Alex Karras: "Squash" Bernstein
  • John Rhys-Davies: Andre Cassell
  • Graham Stark: Zerbitzaria
  • Peter Arne: Labisse
  • Malcolm Jamieson: Richard Di Nardo
  • David Gant: Afarien arduraduna
  • Sherloque Tanney: Charles Bovin
  • Michael Robbins: Victoriaren hoteleko zuzendaria
  • Maria Charles: Madame President
  • Glen Murphy: Boxeolaria
  • Geoffrey Beevers: Polizia inspektorea
  • Norman Alden: Hoteleko zapatadun gizona (krediturik gabe)
  • Neil Cunningham: MC
  • Jay Benedict : Guy Longois
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads