Vigo

Galiziako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Vigomap
Remove ads

Vigo Espainiako Galizia autonomia erkideoko Pontevedrako probintziako hego-mendebaldean dagoen kostaldeko udalerria da, izen bereko itsasadarrean kokatutakoa (Rias Baixasen baitan) eta izen bereko eskualdearen hiriburua. Galiziako udalerririk populatuena da, eta baita espainiar estatuan probintzia bateko hiriburu ez den hiririk populatuena ere.

Datu azkarrak Vigo, Administrazioa ...

2006an 293.255 biztanle zituen eta 109.1 km²-ko azalera du. 22 parrokiatan banatuta dago.

Remove ads

Geografia

Ingurune naturala eta klima

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Vigok oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]

Informazio gehiago Hila, Urt ...

Mugakideak

Iparraldean Atlantiar Ozeanoa, ipar-ekialdean Redondelako udalerria, ekialdean Mos, hegoaldean O Porriño eta Gondomar, eta hego-ekialdean Nigran.

Remove ads

Historia

Antzinaroan, Vicus izena hartu zuen Erromatar Inperioaren garaian.

Aro modernoan, bestela, aipatzekoa da 1589an hiriak jasandako erasoaldia, Francis Drakek egindakoa. Denboran aurerrago, 1702ko urriaren 23an Randeko gudua izenekoa hiriaren uretan gertatu zen, alde batetik Ingalaterra eta Herbehereak eta bestetik Espainia eta Frantzia norgehiagoka militarrean zeudela, beti ere Espainiako Ondorengotzaren Gerraren barruan.

Mende bat ondoren, Napoleonen armada Vigotik egotzi zuten 1809ko martxoaren 28an, Pablo Morillo eta Bernardo González "Cachamuíña" militarrek gidaturik, horrelakorik lortzen lehenengo galiziar hiri bihurtuz.

XX. mendearen lehen herenean, hiriko kaia Ameriketara joan ziren milaka galiziarren abiapuntua izan zen. Bestela, hiriak suspertzea eduki zuen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan izandako industrializazioari esker. 1975etik 1985era, aldiz, krisialdi ekonomikoak Vigo jo zuen, Euskal Herriko udalerri batzuetan gertatu legez. Hala ere, azken urteotan nolabaiteko errekuperazioa eduki izan dute.

Thumb
Vigo hiria 1877an.
Remove ads

Parrokiak

Alcabre (Santa Baia) | Beade (Santo Estevo) | Bembrive (Santiago) | Bouzas (San Miguel) | Cabral (Santa Mariña) | Candeán (San Cristovo) | Castrelos (Santa María) | Coia (San Martiño) | Comesaña (Santo André) | Coruxo (San Salvador) | Freixeiro (San Tomé) | Lavadores (Santa Cristina) | Matamá (San Pedro) | Navia (San Paio) | Oia (San Miguel) | Saiáns (San Xurxo) | San Paio (San Paio de Fóra) | San Xoán do Monte (San Xoán) | Sárdoma (San Pedro) | Teis (San Salvador) | Valadares (Santo André) | Vigo Centro | Zamáns (San Mamede).

Kultura

Thumb
Policarpo Diaz enparantza.

Galiziera

Gaur egun, hiritarren laurdena gutxi gora-behera galizieraduna da soilik (2001eko inkestaren arabera, %22.48a). Hala ere, XX. mendearen bigarren erdialdean hiri honetan hizkuntza horretan egindako ekoizpena sustatzen duten argitaletxe garrantzitsuak sortu dituzte, "Editorial Galaxia" eta "Edicións Xerais" besteak beste.

"A movida"

Sakontzeko, irakurri: «Movida viguesa»

Hirian 1980ko hamarkadan "A movida viguesa" izeneko kultura mugimendua burutu zuten, musika arloan punk eta new wave estiloa landuz batik bat. Orduko talde ezagunenen artean "Siniestro Total", "Golpes Bajos", "Os Resentidos", "Aerolineas Federales" eta "Semen Up" ditugu.

Remove ads

Demografia

Bilakaera (1900-2009)

Biztanleriaren bilakaera
190019101920193019401950196019701981199120012009
23.25941.21353.10065.01285.272137.873144.914197.144258.724278.050287.282297.332

Vigo Handia

"Vigo Handia" metropoli-guneak 14 udalerri barne hartzen ditu, Vigoko eskualdean dauden Bayona, Fornelos de Montes, Gondomar, Mos, Nigrán, Pazos de Borbén, O Porriño, Redondela, Salceda de Caselas, Soutomaior eta Vigo bera, eta bestetik Cangas, Moaña eta Salvaterra de Miño.

2005eko datuen arabrea (INE), 465.436 biztanle ditu eskualde osoak, %63a inguruan Vigon bizi zirelarik.

Remove ads

Kirolak

Real Club Celta de Vigo hiriko futbol talde nagusia da, 1923an sortutakoa eta tradizionalki Lehen Maila eta Bigarren Maila artean ibili izan dena. Inoizko posturik hoberena Lehen Mailan laugarrena izan zen 2002-03ko denboraldian, UEFAko Txapeldunen Ligan jokatzeko ahalbidetu zuena. Halaber, erregearen kopa hiru aldiz irabazi dute.

Politika

2007ko hauteskundeak

Vianako Udala
AlderdiaBotoakZinegotziak
Alderdi Popularra66.57413
Espainiako Alderdi Sozialista44.5639
Bloque Nacionalista Galego28.1165

Hedabideak

"Faro de Vigo" da hiriko egunkaririk irakurriena eta Galizia osoko kazetarik zaharrena.

Vigoar ospetsuak

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads