Ving Rhames
aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Irving Rameses "Ving" Rhames (New York, 1959ko maiatzaren 12a) estatubatuar aktorea eta Urrezko Globo baten irabazlea da.
Remove ads
Biografia
New Yorken jaio zen, Reather Rhames etxekoandrearen eta Ernest Rhames auto-mekanikoaren semea. Haren gurasoak apartzeroak izan ziren Hego Carolinan. NBCn ibilbide luze eta oparoa izandako Irving R. Levine kazetariaren ohoretan izendatu zuten semea. Irving Rhames Harlemen hazi zen.
New Yorkeko Arte Eszenikoen Eskolan sartu zen, eta bertan antzerkiarenganako zaletasuna deskubritu zuen. Bigarren hezkuntzaren ondoren, antzerkia ikasi zuen SUNY Purchase-n. Stanley Tucci ikaskideak "Ving" ezizena eman zion. Geroago, Rhames Juilliard-en joan zen, eta bertan ekin zion New York-eko antzerkiko ibilbideari.
1985-90 urteetan ospetsu egin zen, Brian De Palma, Adrian Lyne eta Wes Craven zuzendarien filmetan parte hartzeari esker. Geroago, film ezagunetan aritu zen: Quentin Tarantino-ren Pulp Fiction, Striptease eta Mission: Impossible filmaren lehenengo zatia (ondorengo bost zatietan ere agertu zen).
1998an, Urrezko Globoa irabazi zuen, Jack Lemmon bere idolo handia ere lehiatzen ari zela. Orduan, saria aktore zaharrari oparitzea erabaki zuen, bere karrera oparoa saritzeko. Publiko osoa zutitu eta txaloka hasi zen, keinu zintzoa ikusita.
Remove ads
Filmografia
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
