Volvo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Volvo, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako auto-fabrikatzaile nagusia da, munduko kamioi-fabrikatzaile handienetako bat, eta hegazkin-motorren fabrikatzailea.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

Konpainiaren historia 1927an hasi zen, Suediako SKF errodamendu-enpresako bi langilek auto bat sortu zutenean, enpresaren laguntzarekin. Volvo jarri zioten izena (latinez, iraka nabil esan nahi du). Aurrerago, Suediako auto-eskaria txikia zenez, erabaki zuten autoak fabrikatzeko instalazioak kamioiak muntatzeko erabiltzea.


1928an Volvok bere lehen fabrika zabaldu zuen Finlandian. 1937an itxura berriko auto bat aurkeztu zuen, PV52, eta, geroago, PV44, auto amerikarren tankerakoa. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, beste auto bat sortu zuten, Amazon deitua. Hamarraldi haren bukaeran, hiru lotunez finkaturiko segurtasun-gerrikoa erabiltzen hasi zen auto guztietan; hala, autoetako segurtasun-neurriei buruzko lanak egiten hasi zen. Harrezkero, segurtasun handiko autoak direlako ospea irabazi zuen. Azken urteetan sortutako auto-modelo batzuk Volvo C30, Volvo S60, Volvo V60 dira.

Remove ads

Kanpo estekak

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads