Walter Hauser

politikari suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Walter Hauser
Remove ads

Walter Hauser (Wädenswil 1837ko maiatzaren 1aBerna, 1902ko urriaren 22a) suitzar enpresaburu eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1892an eta 1900ean.

Datu azkarrak Suitzako Konfederazioko presidente, Head of the Federal Department of Defence, Civil Protection and Sports (en) ...

Ezin izan zuen farmazia nahi bezala ikasi, eta anaia zaharra hil ondoren, familiako larru-zurratze enpresan aritu behar izan zuen. Armadako ofiziala izan zen, koronel maila lortu zuen eta Wädenswilleko suhiltzaileak ere zuzendu zituen.

Alderdi Erradikal Demokratikoko kidea izan zen, erreforma sozialen, estatu zentralizatuaren eta demokrazia zuzenaren aldekoa. 1868an, Zürich kantonamenduko diputatu hautatu zuten, eta, ondoren, kantoi horretako Kontseilu Handiko eta Estatu Kontseiluko kide izan zen.

1869an Suitzako Estatu Kontseiluko kide aukeratu zuten eta 1874ko Konstituzioaren lanketan parte hartu zuen. 1875ean politikatik erretiratzea erabaki zuen, baina lau urte geroago itzuli zen, familiaren enpresa saldu ondoren. Suitzako Estatuen Kontseiluko kide izan zen eta erakundearen buru izan zen 1883-1884an.

1889ko Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen hil zen arte. Sail militarra zuzendu zuen urtebetez, eta Finantza eta Aduana saila hamaika urtez. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen birritan, 1892 eta 1900 urteetan.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads