Western

From Wikipedia, the free encyclopedia

Western
Remove ads

Westerna film genero bat da, Ameriketako Estatu Batuen mendebaldeko konkista garaiko gorabeherak edo konkista bera gaitzat dituena.[1] Ingelesez, western hitzak «mendebaldeko», «mendebaldar» esan nahi du. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean XIX. mendean girotutako filmak biltzen ditu western generoak.

Thumb
Justus D. Barnes The Great Train Robbery izeneko westernean.
Thumb
Oso-osorik Euskal Herrian filmatutako lehenbiziko westerna Algo más que morir izan zen, 2014. urtekoa, Kuartangon (Araba) eta kuartangarrek egina. Argazkian, filmeko bi zuzendariak (Jose Luis Murga, ezkerrean; Oier Martinez de Santos, eskuinean) eta filmari buruzko Kuartk Valley dokumentalaren zuzendari Maider Oleaga (erdian).

Westernek amerindiarren eta gizaki zurien arteko harreman gatazkatsuak eta borrokaldiak plazaratzen dituzte sarritan; gehien-gehienetan, bigarrenen ikuspuntutik egindako filmak dira.

Genero honetako lehendabiziko pelikula Edwin S. Poterrek zuzendu zuen 1903an, The Great Train Robbery izeneko film mutua. Aktoreen artean, Justus D. Barnes eta Broncho Billy Anderson zeuden.

Oso-osorik Euskal Herrian filmatutako lehenbiziko westerna Algo más que morir izan zen, 2014. urtekoa, Kuartangon (Araba) eta kuartangarrek filmatua.

Remove ads

Klasikoak

Thumb
Monument Valley (Arizona), kokaleku klasikoa izandakoa.

1930eko hamarkada eta 1950ekoaren artean westernen "Urrezko Aroa" delakoa dugu, eta urte haietakoak John Ford (Stagecoach, 1939), Raoul Walsh (They Died with Their Boots On, 1941) , Fred Zinnemann (High Noon, 1952), Howard Hawks (Rio Bravo, 1959) zuzendariak eta John Wayne eta Errol Flynn aktoreak azpimarratu behar ditugu, besteak beste.

Aurreragokoak ditugu beste klasiko handi batzuk, The Magnificent Seven (John Sturges, 1960), The Wild Bunch (Sam Peckinpah, 1969) eta Jeremiah Johnson (Sydney Pollack, 1972) beste batzuen artean.

Il buono, il brutto, il cattivo (Sergio Leone, 1966) eta Once Upon a Time in the West (Sergio Leone, 1969) Spaghetti western delako azpigeneroko adibiderik ezagunenetarikoak dira, Mendebalde Urrunari buruz baina Italian egindako zinema izanda. Charles Bronson, Lee Van Cleef, Clint Eastwood eta Henry Fonda aktore ezagunak garai hartako pelikuletan aritutakoak dira.

Remove ads

Gaur egun

Azken urteotan egindakoen artean bestela Dances With Wolves (Kevin Costner, 1990), Unforgiven (Clint Eastwood, 1992), Brokeback Mountain (Ang Lee, 2005), The Three Burials of Melquiades Estrada (Tommy Lee Jones, 2005), Django Unchained (Quentin Tarantino, 2012) edo The Revenant (Alejandro González Iñárritu, 2015) aipatzekoak dira. Lan hauetan ondo ikus daiteke pelikula klasikoekin egindako haustura.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads