Wiimote

From Wikipedia, the free encyclopedia

Wiimote
Remove ads

Wiimote edo bere izen ofizialez Wii Remote, Nintendo-ren Wii bideokontsolaren kontrol metodo nagusia da. Haren abilitate nagusien artean, mugimendu kontrol eta kurtsore kontrola daude, erabiltzaileari pantailan dauden irudiekin fisikoki interaktutatu ahal izateko. Kontrol horietarako erabiltzen dituen azelerometroa eta sentsore optikoaz gain, D-Pad bat, A, B, 1, 2, +, -, eta etxe-menu botoiak ere ditu jokoetako ekintzak gauzatzeko. Erabiltzaileentzako informazio gehigarria emateko, 4 LED daude, jokalari zenbakia jakiteko, bozgorailu bat eta bibrazio motore bat.

Datu azkarrak Honen azpiklasea, Honen parte da ...

Wiimoteak funtzionatu daitezen, 2 AA motatako pilak erabiltzen ditu. Lehen aldiz erabiltzean, kontsolara konektatu behar da SYNC botoi berezien bidez. Hauetariko bana kontsolan eta mandoan aurkitu daitezke.

Wiimote-ak Wii, Wii Mini eta WiiU bideokontsolekin erabili daitezke, WiiU-aren kasuan soilik erabili daitezke Wii bideojokoekin edo jokalari-antizeko pantaila partekatuko bideojokoetan.

Kontrol metodo gehiago gehitzeko posibilitatea badago, behekaldean dagoen konektorearen bidez. Mugimenduen norabide zehatzak detektatu ditzakeen Wii Motion Plus giroskopio gehigarria eta Nunchuk joystick gehigarria dira hauen artean nagusiak.

Gehigarri funtzionaletaz gain, erosotasuna laguntzen duten gehigarriak ere badaude, adibidez Wii Wheel izeneko bolante itxurako karkasa eta Wii Zappe", sasi su-arma itxurako karkasa eta babeserako silikonazko karkasak edo jakak.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads