From Wikipedia, the free encyclopedia
William Bateson (Robin Hood's Bay, Iparraldeko Yorkshire, 1861eko abuztuaren 8a - Surrey, 1926ko otsailaren 8a) Ingalaterrako biologoa izan zen. Lehenengo ikerketa garrantzitsuak balanoglosoen inguruan egin zituen. Balanoglosoek notokordioa eta bizkarreko nerbio-korda bazutela frogatu zuen. Horren arabera animaliak kordatuak zirela baiezta zitekeen; horretaz, ornodunak ere kordatuen barruan sar zitezkeen, baita gizona ere. Kordatuak ekinodermoen ondorengoak direla frogatu zuen horren ondorioz. Ezaugarri guztiak ez zirela banaka jasotzen, aldiz, ezaugarri batzuk batera ere heredatzen zirela baieztatzen zuten Batesonen saioek, Mendelen herentziaren legeen inguruan eginak. Herentziaren ikerketari "genetika" izena ematea proposatu zuen, eta hala zientziaren hiztegiari garrantzizko hitz bat gehitu zion.
William Bateson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Whitby, 1861eko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | Ingalaterra |
Heriotza | Merton, 1926ko otsailaren 8a (64 urte) |
Familia | |
Aita | William Henry Bateson |
Ama | Anna Bateson |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint John's College (Cambridge) Rugby School (en) |
Tesi zuzendaria | Francis Maitland Balfour (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Reginald Crundall Punnett |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | genetista eta biologoa |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Zientzien Errusiar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Bateson |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.