Windows 11
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Windows 11 Microsoftek garatutako Windows NT sistema eragilearen bertsio berriena da, 2021eko ekainaren 24an iragarri eta 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen. Bere oinordeko den Windows 10 gailu bateragarrietara doako bertsio gisa iritsiko da Windows Update bidez.
Microsoftek hasieratik adierazi zuen Windows 11k Windows 10en errendimendua hobetuko zuela bai eta honen erabilerraztasuna. Shell ean aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu, Windows 10X-aren ezeztatzearen eraginak bultzatuta, esaterako: hasiera-menu berritua, ikono dinamikoak ordezkatu dira «Widgets» izeneko panel batengatik. Internet explorer erabat ezabatua izan da eta Blink motorrean oinarritzen den Microsoft Edge-rengatik ordezkatua.
Segurtasun neurri gogor berrien ondorioz, Windows 11k hardware eskakizun zorrotzagoak ditu, Intel Core PUZen 8. belaunalditik aurrerako mikroprozesagailuak, AMD Ryzen Zen+ mikroarkitektura ala berriagoetan edo Qualcomm Snapdragon 850 ARM motako PUZak edo berriagoak soilik onartuz. Bai eta, UEFI abiaratze segurua eta Trusted Platform Module (TPM) 2.0, beharrezkoak izan dira. Gainera, ez da x86 32 biteko arkitekturekin ez eta BIOSaren firmwarea erabiltzen duten sistemekin bateragarria izango.
Remove ads
Garapena
2015eko Ignite konferentzian, Microsofteko langile den Jerry Nixon-ek adierazi zuen Windows 10 "Windows-en azken bertsioa" izango zela, ondoren Microsoftek adierazpen hura baieztatu zuen. [1] [2] Sistema eragilea zerbitzu kontsideratu zen, denboran zehar bertsio berriak eta egunerapenak argitaratuz. [3] Hala ere, bertsio berri baten edo Windows-en birmoldaketaren inguruko ustea sortu zen 2021eko urtarrilean, Microsoft-ek "Windows-en gaztetze bisual izugarria" aipatzen zuen lan-zerrenda argitaratu ondoren. [4] "Sun Valley" kodearen izenarekin garatutako Windows-erako freskatze bisuala sistemaren erabiltzaile-interfazea berriro diseinatzeko ezarri omen zen. [5]
Iragarpena
Microsoft Build 2021, garatzaileen konferentzian, Microsofteko CEO den Satya Nadellak, Windows belaunaldi berri bat iragarri zuen. Bere Keynote-aren arabera, hainbat hilabete zeramatzan garapenean lanean. Konferentzia bukatu eta aste batera, Microsoft 2021eko ekainaren 24eko ekitaldi pribatu baterako gonbidapenak banatzen hasi zen.
2021eko ekainaren 24an sistema eragilearen iragarpen ofiziala egin zen 45 minutuko bideokonferentzia baten bidez. gai nagusiak interfazea, aplikazioen maneiua, bideojokuen optimizazioa eta Microsoft Storearen diseinu berria izan ziren. Garapenaren bertsioak (Beta bertsioak), Windows Insider bidez hasi ziren banatzen 2021eko ekainaren 28an.
Kaleratzea
Windows 11 izena Microsoft-en laguntza dokumentu ofizial batean nahi gabe kaleratu zen 2021eko ekainean. [6] [7] Windows 11 mahaigaineko beta bertsio baten irudi filtratuak sarean agertu ziren geroago 2021eko ekainaren 15ean, [8] [9] eta ondoren aipatutako eraikuntzaren ihesaldia egin zuten egun berean. [10] Pantaila eta filtrazioen eraikuntzak bertan behera utzitako Windows 10Xaren antzeko interfazea erakusten du, diseinuaz kanpoko esperientzia birmoldatuarekin (OOBE) eta Windows 11 markarekin batera. [11] Microsoftek geroago baieztatuko zuen filtratutako beta-ren benetakotasuna, Panay-k "hasierako eraikuntza bitxia" zela esanez. [12] [13]
Remove ads
Ezaugarriak
Interfazea eta diseinua
Windows 11-k Fluent Design-en oinarritutako erabiltzaile-interfaze berria barneratzen du, aldaketa nagusiak,:gardentasuna, itzalak, kolore-paleta berria, ikono berriak eta ertz biribilduak izanik. Diseinuaren alderdi nagusienetariko bat "Mica" izenez ezagutzen den itxura da. Iraupen luzeko leihoen atzeko planoa margotzeko gaiak eta horma-paperak biltzen dituen material opako eta dinamikoa, hala nola aplikazioak eta ezarpenak". Interfazearen eta hasierako menuaren zati handi bat orain bertan behera utzitako Windows 10X.21 Segoe UI letra-mota bertsio aldakor batera eguneratu da, pantailaren bereizmenen artean eskalatzeko gaitasuna hobetuz. Sistemaren beste aldaketa batzuk sistemaren ikono, animazio eta soinu berriak dira. Windows 11 sistemaren hainbat elkarrizketa-koadro eguneratzen ditu, hala nola, "bateria gutxitzen ari da" alerta, besteak beste.
Zerbitzuak
Ataza-barrako "Widgets" botoiak (WIN + W) ezkerreko alboko panel bat erakusten du Microsoft Start erabiliz, istorio eta eduki pertsonalizatuak dituen albiste-agregatzailea (Windows 10-ren geroagoko bertsioetan sartutako "berriak eta interesak" panela zabalduz). Microsoft Teams era berean barneratuta dago ataza-barran, azken elkarrizketen zerrenda bistaratzen duen "chat" izeneko pop-up batekin.
Microsoft Store Windows 11n birdiseinatu da. Orain, Microsoftek Win32, web-aplikazio progresiboak eta beste pakete-teknologia batzuk banatzeko aukera ematen die garatzaileei, Universal Windows Platform-en aplikazioen estandarrarekin batera. Horrez gain, Amazon AppStoreren bidez, Android-en aplikazioen euskarria ere gehituko du. Aplikazio hauek jada ez daude Windows 11n: 3D Viewer, Microsoft Cortana, Internet Explorer, OneNote Windows 10, Paint 3D, Skype eta Microsoft Pay.
Ukipen hobekuntzak
Windows11k hobekuntzak ditu ukipen-elkarrekintzetan ere.Tablet modua ezabatzen da eta sistema automatikoki egokituko da beharrezkoa denean. Keinu berriak eta hobetuak erabil daitezke tabletetan eta ukipen-pantailetan. Aplikazioen leihoek, orain, ukipen-helburu handiagoak dituzte, eta automatikoki antolatuko dira ikuspegi zatituan, pantaila biratzen denean.
Windows azpisistemak
Windows 11k "Windows Subsystem for Linux (WSL)" izeneko bateragarritasun geruza dakar, Linux-eko exekutagarriak jatorrizko moduan exekutatzeko (ELF formatuan). WSL, Windows 10 eta Windows serverren aurretik implementaturik zegoen.
Lehen bertsioan agertu ez arren, 2022rako aurreikusia dagoen argitaratze batek, erabiltzaileei Android aplikazioak instalatu eta exekutatzea ahalbideratuko die, Windows Subsystem for Android (WSA) eta Android Open Source Project(OSP) bidez.
Sistemaren segurtasuna
Eskakizun minimoen zati gisa, Windows 11, Trusted PlatForm Module 2.0 (TPM 2.0) segurtasun prozesagailua duten gailuetan soilik instala daiteke. Microsoften esanetara, TPM 2.0 koprozesagailua, sistema eragilearen ardatz nagusia da firmware eta hardware erasoen aurka.
Aurreko bertsioen modura, Windows 11k faktore anitzeko kautotze eta kautotze biometrikoak onartzen ditu Windows Hello bidez.[14]
Remove ads
Eguneratzeak eta euskarria
Besteak
- Windows 11 Mixed Reality
- Windows 11 S
- Windows 11 SE
Sistemaren eskakizunak
Windows 11ren sistemaren eskakizunak Windows-en azken bertsioarenaren antzekoak dira, halere, Windows 11k soilik 64bit-eko sistemak onartzen ditu, x86-64 edo ARM64 prozesagailuek onartzen dituztenaren antzekoak. IA-32 prozesagailuak ez dira onartzen. Gutxieneko RAM eta memoria eskakizunak zorrotzagoak dira, 4GB RAM eta 64GB barne memoria behar baitira. 2021eko ekainaren 21etik aurrera, Intel Core (8. , 9. , 10. eta 11. belaunaldiak ) edo berriagoak, AMD Zen+ edo berriagoak, eta Qualcomm Snapdragon 850 edo berriagoak onartuko dira soilik.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
