Yebra de Basa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Yebra de Basa Aragoiko Huesca probintziako iparraldean dagoen Alto Gállego eskualdeko udalerria da. Udalerri honek 90,88 km²-ko azalera du. 2009ko erroldaren arabera 158 biztanle zituen, dentsitatea berriz 1,69 biz/km²-koa da.
Remove ads
Udalerriko herriguneak

Gaur egun Yebra de Basa bezala ezagutzen den udalerriak ondorengo herrigune hauek bere barnean hartzen ditu:
Yebra de Basa, Fanlillo, Orus, San Julián de Basa eta Sobás.
Monumentuak eta leku interesgarriak
- San Lorenzoko eliza parrokiala, XVI. mendea, estilo gotikoa du, bertan berpizkunde garaiko taulak eta Santa Orosiaren erlikategia daude, azken hau mailuz landutako XV. mendeko zilarrezko soinenborra da.
- Haitzuloetako saindutegien ibilbidea (edertasun berezikoa), Santa Orosiako baselizaren norantza hartu ezkero.
- San Joan eliza parrokiala, Orúsen, XII. mendekoa, erromaniko jakestar estiloa du, Monumentu Historiko-Artistikoa.
Remove ads
Jaiak

- Santa Orosia baselizaren erromeria, ekainaren 25a, bertan beren jazkera bitxiekin Yebrako dantzariak dantzatzen direlarik, bitartean txilibitua eta salterioa jotzen dituztelarik.
- San Lorenzo, Yebra de Basan, abuztuaren 10a,
- San Julián, San Julián de Basan, irailaren 13a.
- San Bartolomé, Orúsen, abuztuaren 24a.
- Abuztuko Ama Birjina, Sobásen, abuztuaren 15a.
- San Saturnino, Fanlillon, azaroaren 29a.

Kanpo estekak
- Yebra de Basako udal webgunea (Gaztelaniaz)
- Yebra de Basa udalerria Alto Gállego eskualdeko webgunean[Betiko hautsitako esteka] (Gaztelaniaz)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

