Yohn jauregia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Yohn jauregia edota Burtsa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun kultur etxea da.
- Artikulu hau Burtsa edo La Bolsa esaten zaion jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».
Remove ads
Remove ads
Kokalekua
Zazpikaleetan dago, Pilota kalearen 10. zenbakian, Santa Maria kalea, Txakur kalea eta Dorre kalearen elkargunean.
- Xehetasuna.
Historia
1727n eraiki zen. Badirudi "Burtsa" (gaztelaniaz "La Bolsa") ezizena “merkatarien kontratazio poltsa” posible batengatik duela edo, besterik gabe, beheko solairuan izen hori zuen establezimendu batengatik. Gaur egun, egile ezezagun batek egin zuen eraikin hau kultur-etxea da.
19. mendean, Bohemiako beste etorkin batzuk bezala, Leandro Yohn izeneko merkatari bat jarri zen bizitzen Bilbon, eta bere etxe eta negozioa eraikin honetan hartu zuen. Familia haren izenetik datorkio jauregiari izena[1].
Remove ads
Eraikina
Bizkaiko arkitektura zibilean ez dago horrelako besterik, eta bere kanpoko hiru fatxaden dotorezia ere nabarmentzen da. Santa Maria kalera bideratuta dago, kalerik garrantzitsuenera, alegia. Dinteldun atea du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads