From Wikipedia, the free encyclopedia
Montxino zaldia, (montañeraz: "Monchinu"), Kantabria, Burgosko ipar aldea zein Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da[1]. Berez hego-ekialdeko Kantabria da zaldi montxinoaren banaketa eremu nagusia, baina zenbait abere Bizkaiko Enkarterrietako hainbat herrietako mendietan aurkitu daitezke ere[2].
Montxino zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Euskal Herria Kantabria Gaztela eta Leon |
Sinonimoak | Montxino |
Zaldi montxinoak pottoken oso antzekoak dira, eta baita asturkoien antzekoak ere. Dena den hurbilagoak daude genetikoki galiziar poniengatik zein ordunteko behorrengatik[3]. Hainbat adituentzat zaldi montxinoak bi arraza hauen tarteko zaldi mota litzateke, pottoka eta asturkoien heda guneen arteko zubia egiten duena. Montxinoak beraz poniak dira baita ere. Ordunteko behorrak dira arrazaren beste senide hurbilak, baina lehen esan bezala asturkoi eta pottokak dira antzekoenak.
Tamaina txikiko aberea da, eta oso landatarra. Bere ingurumenari oso ondo moldatuta eta berak baliatzen dituen larreak nekez erabili ditzakete beste arraza aukeratuagoak.
Arraza desagertzeko zorian dago, eta hainbat ekimen abiatu dira babesteko.
Esate baterako Kantabriako Cabarceno animali parkean samalda bat kokatu dute arraza bultzatzeko.
Montañeraz "monchino" hitza menditarra eta tamaina txikikoa esan nahi du. Montxinoaren gune geografiko berean dagoen bertako behi arraza ere behi montxina deitzen da arrazoi berberengatik.
Zaldi montxinoaren jatorria pottokaren, asturkoiaren zein lautzako zaldiaren antzekoa da. Oinarrian, Azken Izotz Aroa eta gero Kantauri itsasoko ertzan bertan iraun zuten poni basatiak izan ziren zaldi montxinoaren arbasoak.
Bibliografia ugari dago arraza Inglaterrako Exmoor poniarekin lotzen duena. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar Itsas Bazterretik Ingalaterrara bertako meategietan lan egiteko, pottokak, montxinoak eta asturkoiak.
Zaldi montxinoa beste aldetik zelta poniak delako sailkapen taldean sartzen da.
1996tik aurrera hasi ziren Kantabriako Guriezu haranean arraza berreskuratzeko eta hautatzeko lanak. 2009. urtean 715 zaldi montxino zeuden zentsu ofizialean[4].
Kantabriako Guriezon, Rasinesen eta Castro Urdialesen. Bizkaian Karrantzan eta Turtziozen. Dena den zaldi samaldak paraje menditsu hauetan libre mugitzen dira batetik bestera, eta beraz Euskal Herriko mendebaldeko beste zenbait udalerrietan ere agertu daitezke.
Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.