Zeberio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Zeberiomap
Remove ads

Zeberio Bizkaiko hegoaldean kokatuta dagoen udalerria da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena. Bi mendilerrok inguratutako harana da, 47,87 km²-ko zabalera dau eta 1084 biztanle inguru zituen 2022. urtean.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...

Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du udalerria, Nerbioi ibaian amaitu arte.

Haren herri mugakideak hauek dira: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean Orozko; ekialdean Arantzazu eta Arteaga; eta mendebaldean Arrankudiaga.

Remove ads

Etimologia

Bertan jaiotzen den errekak ematen dio izena herriari. Zeberioerreka Murga mendian jaiotzen da eta Nerbioi ibaira isurtzen ditu bere urak. Zeberio errekaren arroak 48km2 ditu eta itsasoaren mailatik 240 metrora jaiotzen da Zeberio udalerrian.

Geografia

Hidrografia

Zeberio ibaira beraien ura isurtzen duten beste erreka txikiak hurrengoak dira:

Gesala erreka, Egia erreka, Meako erreka, Bertzuten erreka, Larrako erreka, Udiarraga erreka, Ibarrondo erreka, Gorositu erreka, Solatxi erreka, Ostola erreka, Altzaga erreka, Elorribieta erreka.

Klima

Eskualdeko klima atlantikoa da, tenperatura leunekin eta urtaroen arabera aldaketa gutxirekin, baina prezipitazio dezenterekin urte osoan zehar. Ibarreko euriteek eta geografiak Zeberio ibaiaren dozena bat ibaiadar sortzen dituzte.

Inguru naturala

Thumb
Zeberioko habitaten mapa, Geo Euskadi

Hurrengoak dira inguruko mendi nagusiak:

Auzoak

Auzo txikiez osatutako herria, Zubialde auzoa du handiena eta udaletxea bertan dago kokaturik.

Ikuspuntu estatistikotik, honako auzoetan zenbatzen da populazioa:

Horren gain, honako auzo txikiak ere izendatu daitezke: Akiñao, Albitzu, Aldeko, Alzaga, Ametza, Apala, Arbildu, Arteaga, Artiñao, Arzubi, Barañao, Barbatxao, Bekolanda, Bertzuten, Egia, Elizondo, Elorrea, Elorrebieta, Entelladorena, Ereñotza, Etxaso, Etxebarri, Gezala-Goiko, Goietxe, Gorositu, Ibarrondo, Idirin, Idirin-Beko, Iruatxeta, Isasi, Kareaga, Kortatxi, Larrabide, Larrakoetxe, Leitoki, Lexartza, Mintegi, Olabarri, Olatxu, Orbetzu, Presalde, Saldiaran, Santa Cruz, Sautuolabarri, Telleri, Ugalde, Ugarte, Undurraga, Untzueta, Uribarri, Urizar, Urkiaga, Urkitze, Zabale, Zabalgoiko, Zautuola, Zeberiogana, Zestalbo eta Zubibarria.

Mugak

Iturriak

Iturrigorri (Albitzu), Ametzako E. (Ametza), Ametzolagane (Ametzola), Andramari (Ametzola), Basautxi (Areiltza), Masko (Areiltza), Apala (Argiñao), Larrabarre (Arginao), Otxine (Argiñao), Iturriondo (Arkulanda), Artiñano (Artiñao), Uribil (Barbatxao), Elorribieta (Elorribieta), Ereñozaga (Ereñoza), Agarretxu (Ermitabarri), Artxanda (Ermitabarri), Gezala (Gezala), Etxaso (Etxaso), Kortaburu (Kortaburu), Olazar (Olazar), Arkotxa (Saldarian), Saldarian (Saldarian), Santa Kruz (Santa Kurutz), Talleri (Santa Kurutz), Artzubi (Sautuola), Sautuola (Sautuola), Zabale (Sautuola), Antonte (Solatxi), San Bartolome (Solatxi), Urrutza (Solatxi), Etxebarri (Ugarte), Kareaga (Ugarte), Undurraga (Undurraga), Upo (Upo), Iturriko (Uriondo), Iturrikoa (Zubialde), Iturriondo (Zubialde), Zubibarri (Zubibarria).

Kobazuloak eta lezeak

Sisilikoganeko leza (Arrugaeta o Semenarro),Ereñotzako lezea (Zeberiogane eta Ereñotza artean), Urrutzako lezea (Solatxi), Urrutzabengoako koba (Solatxi).

Remove ads

Historia

Historia soziala

Zeberio udalerria 1379.urtean sortu zen ofizialki D.Juan infantearen eskutik. Aspalditik, Zeberioko bizilagunak bi taldeetan egon dira banatuak, Patroiak batetik eta Infanzoiak bestetik.

Bi talde horiek independenteki kudeatzen zituzten euren udalak. Hala ere, biltzar orokorrak antolatzen zituzten komunak ziren gaiak kudeatu ahal izateko, esterako; bideak, zubiak, eraikinak…

1743. urtean Zeberioko udaletxea eraikitzen hasi ziren eta geroztik biltzar orokorrak bertan gauzatzen zituzten. Alabaina, udaletxean ez zegoen bizilagun ororentzat tokirik, hori dela eta, asko biltzarretik kanpo geratzen zen eta euren boto eskubidea ez zen errespetatzen.

Zeberioko udala banatua egoteak herrian suposatzen zuen bikoiztasuna 1873. urtean amaituko zen, bertako korrejidoreak horrela aginduta. Horretarako udal bakarra eta fiel errejidore bakarra aukeratzeko agindua eman zuen.

Burdin Hesia

Bilbo inguruan, Gerra Zibilaren garaietan , Altxamendu militarraren ostean, Txorierri eta Galdakao aldetik eraiki zen taktika militarra edo guda estrategia izan zen Burdin Hesia, 80km batez besteko luzeera zuena.

Eusko Gudarosteen (70 batailoitan antolatutako 40.000 gudari eta miliziarrek osatutakoa) eskutik, Frankoren armadari aurre egiteko helburua zuen horrek. 1936 eta 1937 bitartean eraikitako lubakiak, bunkerrak eta bestelako estrukturak ziren. Burdin hesia Gerra Zibilean zehar aktibo mantendu zen. Alabaina, estruktura horrek akats ugari zituen, hori dela eta, 1937ko ekainean armada Frankistak Bilbo hiria hartu zuen.[5][6]

Sorginkeriak Zeberion

Zeberioko herriak asko du esateko sorginkeriari dagokionez. Kontatzen denaren arabera,

sorginkeriak presentzia handia izan zuen Zeberion. Bertan toponimo ugari existitzen dira; Gesala, Zeberiogana, Gorozitu, Etxazo… Hala ere, badago bat bertakoa ez dena, Dimako Petralanda eta, esan genezake azkeneko hori ezagunenetako bat dela.

Izan ere, esaten da, sorginak eta lamiak Zeberioko toki desberdinetatik Dimako Petralandara joaten zirela hegan; Olio berezi bat igurzten zuten eta “laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik” esaldia esan eta hegan hasten ziren. Dimako Petralandako zelaian akelarreak eta sorginkeriak egiten zituztela esaten da, horregatik da bereziki ezaguna.

1555-1558. urteen bitartean, ez ziren gutxi izan sorgintzat epaituak izan ziren emakumeak, besteak beste, Zeberioko 18 lagun auzipetu zituzten Gesalan(zeberioko auzo bat da), Kalahorrako Inkisizioak aginduta. Hori gutxi balitz, Orozkoko 21 lagun eta Arratiako beste 22 emakume ere epaituak izan ziren. [7][8]

Remove ads

Demografia

Zeberioko biztanleria beti izan da nahiko baxua, lursail asko dituen arren etxebizitzak ez baitirelako hain ugariak. Beheko taulan ikusi ahal dugun moduan, azken mendeko hamarkada ugariena, biztanleriari erreparatuz, 1940a izan zen. Gaur egun berriz nabarmen jaitsi da kopurua, 1073 biztanleraino. Baina momentuan Zeberiok 1084 biztanle ditu, orain dela 4 urte baino 11 biztanle gehiago. [9]

Informazio gehiago Zeberioko biztanleria ...

Biztanleria adin, genero eta jatorriaren arabera

Bertako biztanleen generoari dagokionez, gaur egun, gehiengoa gizonezkoak dira, baina oso orekatuta daude zenbakiak gutxi batzuk gehiago bakarrik baitira. Adina erreparatuz berriz ez dago hain orekatua, nabarmena da 20-64 urteko pertsonen kopuru handia.

Azken urteotan patroi bera jarraitu da, horregatik esan dezakegu Zeberio ez dela herri gaztea, baina ezta zaharra ere, bertako biztanleen bataz besteko adina 50 urtekoa da.

Thumb
Zeberioko biztanleria adin betearen talde handien eta sexuaren arabera, EUSTAT.
Thumb
Zeberioko biztanleria jailekuaren arabera, EUSTAT

Zeberioko biztanleriaren %6,3a da Bizkaitarra, hau da, bertakoa. %2,3a berriz Euskal Herriko beste bi probintzietakoa da, , %1,9 Araba eta %0,4 Gipuzkoa. Baina Euskal Herriko beste probintzien ehunekoa baino nabarmenagoa da atzerritik etorritakoena %4,6 eta are eta gehiago beste lurralde batetik etorritakoena %6,8.

Beraz esan dezakegu Zeberioko biztanle gehienen jatorria dela Bizkaia baina bertakoak ez direnen gehiengoa beste lurralde batetik datozenak dira, ez Euskal Herritik etorritakoak.

Remove ads

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ana Belen Alberdi hautatu zuten alkate. Bilduk bost zinegotzi eskuratu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak lau.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk eskuratu zuen gehiengoa, eta Karlos Idirin hautatu zuten alkate.

Zeberioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 9
345 (% 50,29)
4 / 9
329 (% 47,96)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 9
338 (% 49,27)
5 / 9
344 (% 50,15)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko maiatzaren 26an eman ziren hauteskundeetan, EAJk eskuratu zuen berriz ere gehiengoa 395 botorekin. Beraz, Karlos Idrin Gorrotxategi alkate bezala jarraitu zuen lau urtez. [10] 2023ko maiatzaren 28an eman diren azkenengo hauteskunde hauetan, EH Bilduk lortu izan du gehiengoa, 351 boto lortuz, Ekain Goti Olabarri alkate bezala hautatuz.[11]

Zeberioko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2023ko maiatzaren 28a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 9
395 (% 56,03)
4 / 9
340 (% 48,4)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 9
293 (% 41,56)
5 / 9
351 (% 50)
Remove ads

Ekonomia

Thumb
Zeberioko erdiguneko komertzioak eta interes puntuak.

Zeberioko ekonomiaren ehuneko handiena hirugarren sektoretik dator, hau da, zerbitzuetattik, %68,4 zehazki. Lehen sektoreari dagokionez BEGaren %12,5a hartzen du, ustiategiak, nekazaritza, abeltzaintza... honen parte izanik. 83 establezimendu daude udalerrian eta bertako BPGa 15.998€koa da.

Batez besteko familia errenta 48.285 eurokoa da eta pertsona errenta berriz 14.290 eurokoa.

Herriko enplegu tasa %54,2koa da eta udaleko gastua enplegua sustatzeko 8.693€koa. [12]

Remove ads

Kultura

Jaiak

Thumb
Zeberioko herri bazkaria
  • Gabonetako kultura astea  eta nekazaritza azoka-Azaroko azken igandea
  • San Antolin (Zubialde)Irailak 2(patronal)
  • San Anton (Barañao) Urtarrilak 17
  • San Blas (Saldarian) Otsailak 3
  • Otsailak 21 (inauteriak)
  • Ascension (Uriondo) Aste Santua
  • Santa Cruz (Santa Cruz) Maiatzak 3
  • San Antonio (Ermitabarri) Ekainak 13
  • San Segismundo (Upo) Uztailak 18 (+-)
  • San Ignacio (Undurraga) Uztailak 31
  • San Adrian (Argiñao) Abuztuko lehen igandea
  • San Lorenzo (Elizondo) Abuztuak 10
  • Andra Mari (Zeberiogana) Abuztuak 15
  • San Bartolome (Uxar) Abuztuak 24
  • San Esteban (Etxaso) Abenduak 26
  • San Tomas Zaharra (Barbatxao) Abenduak 2

Museoa

Errementari Museoa, 120 metro koadroko espazioa da, apartamentu turistikoen azpialdean kokatzen dena; garai batean Ermitabarriko eskolak hartzen ziren eraikinean.

Museo honen bitartez, Zeberioko Udalak bere iraganaren zati bat gorde dadila eta industria metalikoarekin zerikusia duen ondare etnografikoa etorkizuneko belaunaldientzat argitaratzea lortzen du.

Ondarea

Thumb
Zeberioko ondare kulturala
Remove ads

Euskara

Zeberioko Manuela Uriondo[13] hiztunaren pasartea, gerra denborako anekdota baten ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[14][15] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Biztanleen %90 euskalduna da herrian. Bertan, mendebaldeko euskara (bizkaiera) berba egiten da. Zehatzago, bizkaieraren barnean, sartaldeko azpieuskalkian[16] kokatzen den Arratiako euskara[14][15] egiten da.

Herrian bertan hainbat plan daude martxan euskara lehenesteko eta herriko biztanleen erakunde publikoen eta euskararen harremana estutzeko.[17]

Remove ads

Hedabideak

Prentsa idatzia

Herri honetako berriak zabaltzen dituen aldizkari batekin topatzen gara, Begitu.[18]

2002ko apirilean sortu zen, Arratia, Ubide eta Zeberio gertakizunak biltzeko eta horrela, herritarrei komunikatu ahal izateko.

Ondasun nabarmenak

Thumb
Sautuola auzoko Errementerikoa baserria.
Remove ads

Zeberioztar ezagunak

Azpiegiturak

Garraio publikoa

Bilborako distantziari erreparatzen, bi errepideekin topatzen gara, 19 km-ko Artearako errepidearekin eta Bilbotik Urduñerako beste batekin.

Zeberioko garraio publikoari dagokionez, Bizkaibus da bertan existitzen den zerbitzu bakarra. Are gehiago, linea bakarra dago martxan; A3928 autobus-linea ,Artea - Ugao Miraballes - Artea.

Baina trenari dagokionez, hurbilen dagoen geltokia Miravallesen aurkitzen da, 7km-ra.

Osasun etxea

Zeberioko osasun zentroa Zubialde plazan dago kokatua.

  • Ordutegia 08:00-15:00, 17:00-20:00, astelehenetik ostiralera.
  • Telf: 946480185
  • Gmail: secretaria.uap.arrigorriaga@osakidetza.eus
  • Erreferentzia: Galdakao-Usansolo ospitalea

Farmazia

Zeberioko farmazia (Ayala Astorreca, Juan Jose) , Zubialde plazan dago kokatua, Osasun zentro ondoan.

  • Telf: 946481472

Iruditegia

Thumb
Olabarrietako Done Tomas Ermita
Thumb
San Antonio Padua Ermita
Thumb
Maurizia Aldeiturriagaren Marrazkia Zeberioko Frontoian
Thumb
Javi Uria Echevarriaren Hileta
Thumb
Zeberioko Herriko Taberna

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads