Erromatar zenbakera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Erromatar zenbakera

Erromatar zenbakera edo erromatar zenbakikuntza[1] erromatarrek garatu zuten zenbaki-sistema da. Zenbakiak idazteko hainbat letra larri erabiltzen dira. Gaur egun mendeak idazteko erabiltzen ditugu erromatar zenbakiak, eta baita, erloju analogiko askotan ere.

Zenbaki erromatarrak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Sinbologia

Erromatarrek, zenbakiak adierazteko, ondorengo letra hauek zerabiltzaten:

Informazio gehiago Erromatarra, Hamartarra ...
Erromatarra Hamartarra Oharra
I1Unus
V5Quinque. V X-aren goiko erdia da; etruskoan Λ.
X10Decem
L50Quinquaginta
C100Centum-en lehen hizkia.
D500Quingenti. D, Digammaren erdia litzateke Φ.
M1.000De Mille. Hasiera batean Digamma letra erabiltzen zuten.
Itxi


Erromatarrek ez zuten 0 zenbakia ezagutzen, eta horretxegatik ez dago zenbaki hori adieraziko duen hizkirik.

Sinbolo ezarria ez duten zenbakiek, konposatuak sortzen dituzte. Hala nola, bi (2) esateko II edo ii zerabilten. Letra aglomerazio handiegiak ez sortzeko, honako jokoa egiten zuten, lau (4) IIII edo iiii izan beharrean, IV edo iv zerabilten. Balio gutxiagoko ikur bat, balio handiagoko baten aurrean jartzean, honen kenketa balitz moduan jokatzen da. Hala nola, IX bederatzi (9) da eta XL berrogei (40).

Informazio gehiago Erromatarra (letra larriz), Erromatarra (letra xehez) ...
Erromatarra (letra larriz) Erromatarra (letra xehez) Esangura
IIiibi
IIIiiihiru
IVivlau
VIvisei
VIIviizazpi
VIIIviiizortzi
IXixbederatzi
XXXIIxxxiihogeita hamabi
XLVxlvberrogeita bost
Itxi


4.000 edo balio handiagoko zenbakiak adierazteko, zenbakiaren gainean marra horizontal bat jartzen da. Horrela, zenbakiak milakoak adierazten dituela esan nahi da.

Informazio gehiago Erromatarra, Hamartarra ...
Erromatarra Hamartarra Izendapena
V5.000bost mila
X10.000hamar mila
L50.000berrogeita hamar mila
C100.000ehun mila
D500.000bostehun mila
M1.000.000milioia
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.