Zigoto

From Wikipedia, the free encyclopedia

Zigoto
Remove ads

Zigotoa, biologian, gameto arra eta emea elkartzerakoan sortzen den zelula da, ugalketa sexualean. Bere zitoplasma eta organuluak obuluarenak dira.

Thumb
Ernaldutako giza-obulu bat. (XIX. mendeko irudia).

Zigotoaren nukleo zelularra bi gametoen nukleoek elkartu eta bat egiten dutenean sortzen da. Kromosomen kopuruari dagokionez, beraz, zigotoa diploidea da (2n), gametoak haploideak (n) diren bitartean.

Animaliengan, zigotoa obulua eta espermatozoidea elkartzerakoan sortzen da. Mitosiaren bidez behin eta berriz zatitzen da, eratzen diren zelulak baturik mantenduz. Zatiketa hauek egitura desberdinak sortuko dituzte, enbrioiaren bilakaera osatuz.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads