Zimeriar
antzinako herria, estepa pontikoan jatorria duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Zimeriarra[1] Antzinateko herri nomada izan zen, Itsaso Beltzaren iparraldeko eskualdeetan bizi zena. K. a. VIII. mendean, eszitarrek bidali zituzten beren herrialdeetatik. Anatolia konkistatu zuten orduan, baina asiriarrek geldiarazi zituzten. K. a. VI. mendean, lidiarrek beren eskualdetik egotzi zituzten.

Antzinatik ezagunak dira greziarrek haiei buruzko lehen albisteak utzi zizkigutelako, mitoak sortu zituztelako heiekin, eta beren zeramikan margotu zituztelako. Amazonen mitoa, adibidez, zilarreriarekin lotzen dute egungo ikerlariek. Pertsiarrek ere aipatu zituzten euren kroniketan.
Dena den, ez da inoiz erraza izana zimeriarrak definitzea. Baliteke, eszitiarrak eta zimeriarrak herri bakarra izatea, edo, gerta liteke ere, pertsiarrek eta ondoren greziarrek izen berdinekin izendatu zuten herria, antzekotasunak zituzten hainbat herriz osatuta egon. Gainera, utzi dituzten aztarna arkeologikoak oso urriak dira, eta horrek zailtzen du materialak eta antzinako iturriek aipatutako herria segurtasunez lotzea.[2]
Remove ads
Kronologia
- K. a. 721-715 : Sargon II.ak Gamirr edo zimeriarren lurraldea Urartutik gertu zegoela zioen.
- K. a. 714: Rusa I.a Urartukoaren suizidioa, asiriar eta zimeriarrek menderatua izan ondoren.
- K. a. 705: Sargon II.a kulummuen aurkako espedizio batean hil zen.
- K. a. 679-678: Gimirri edo zimeriarrek — Teushpak zuzenduak— Asiria inbaditu zuten Hubuschnatik (Kapadozia?) atera ondoren. Asarhaddonek menderatu zituen.
- K. a. 676-674: zimeriarrek Frigia hartu zuten, Paphlagoniaraino ailegatuz.
- K. a. 654 edo 652: Giges Lidiakoa zimeriarren aurkako gudu batean hil zen. Zimeriar eta traziarrek Sardes eta beste joniar koloniak arpilatu zituzten.
- K. a. 644: Zimeriarrek berriro hartu zuten Sardes.
- K. a. 637-626: Aliattes II.ak zimeriarrak menderatu zituen.
- K. a. 593-528: Ezekielek Gomer edo zimeriarren lurraldea deskribatu zuen; Masagetiar eszitek Ziro Handia erail zuten.
- K. a. 515 : zimeriarrei buruzko azken agiria, Behistungo inskripzioa, Dario I.arena.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
