Zurtoin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Zurtoin
Remove ads

Botanikan, zurtoina eskuarki ubarroien ardatza da, hostoei, loreei eta fruituei eusten dien organoa da. Haren funtzio nagusia fotosintesia sustrai eta orrien artean garraiatzea da. Sustraietatik bereizten da, gorringoak eta hostoak dituzten korapiloengatik, eta geotropismo negatiboa dutelako, hau da, grabitate-indarraren aurka hazten direlako.[1]

Thumb

Zurtoinaren atalak

  • Korapiloak: zurtoinean zehar agertzen diren nodulu txikiak dira, hostoen sorrera adierazten dituztenak.
  • Korapiloarteak: elkarren segidako bi korapiloren arteko espazioak dira.
  • Besapea: adarraren edo orriaren arteko lotura-puntu zehatza da.
  • Apize begetatiboa: zurtoinaren muturrean dago, etengabe bereizten ari den zelula meristematikoen multzoa da, eta hosto kumulu batek babesten du, gorringo terminala deritzona. Bertatik sortuko da lorea eta fruitua.
  • Gorringoak: besapeetan agertzen diren kimu txikiak dira, adar berri baten jaiotza adierazten dutenak.[2][3]
Remove ads

Funtzioak

Hostoei eusten dien oinplanoaren ardatza da: horrek egokiro antolatzen ditu, eguzki-erradiazio kopuru handiena hartzeko. Ugaltzeko unean, zurtoinak loreei eta fruituei ere eusten dir. Espezie askotan, zurtoina ura gordetzeko eta fotosintesia egiteko organoetako bat da, batez ere ugalketa-etapa baino lehen. Hala ere, haren funtzio nagusia ura sustraien eta hostoen artean garraiatzea da. Metro askoko altuera izan dezake: ezagutzen den zurtoinik luzeena 185 metrokoa da, Calamus Manan palmondoa.[4]

Remove ads

Hazkunde eta simetriaren norabidea

Zurtoina zoruaren gainean bertikalki hazten denean, landare tentea dela esaten da. Kasu horretan, adarrak ardatz nagusiaren inguruan oso azkar garatzen dira eta adar bakoitza horizontalki hazten da.Aldiz, zurtoin nagusia horizontalki hazten denean, plagiotropoa deitzen da.[5]

Zurtoin motak

Zurtoinak beren sendotasunaren, iraupenaren eta bizi diren bitartekoaren arabera sailkatzen dira.

Sendotasunen arabera:

Iraupenaren arabera:

  • Urtekoak: urtebeteko bizitza duten landareak.
  • Bi urtean behin: bi urteko bizitza duten landareak.
  • Iraunkorrak: zuhaitzei eta zuhaixka handiei dagokie.

Bizi diren ingurunearen arabera:

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads