Anschluss
Anschluss, Anschluss Österreichs ere deitua, Alemania naziak egindako Austriaren anexioa izan zen, 1938ko martxoaren 15ean gauzatu zena. Adolf Hitlerek desiratutako Alemaniaren hedapenaren urrats bat izan zen gertaera hau, 1935ean, plebiszitu baten ostean, Sarre eskualdea bereganatu ostean. Geroagokoak izan ziren Sudeteen auzia, Txekoslovakiaren inbasioa eta Poloniaren inbasioa, Bigarren Mundu Gerra abiarazi zuena.
Read article


