Map Graph

Atomium

Atomiuma Bruselan dagoen eraikin bat da. Bere garaiera 103 metrokoa da, eta burdin kristal bat irudikatzen du, 165 mila milioi handiz handiagoa. Eraikin hau, André Waterkeyn arkitektoak diseinatu zuen, 1958an, Bruselan bertan ospatu zen Erakusketa Unibertsalerako. Altzairu eta aluminiozko 9 esferaz osaturik dago. Horietako bakoitzak, 18 metroko diametroa du. Hasiera batean, sei hilabetez irauteko eraikia izan zen, baina berehala Bruselako oso toki turistiko bihurtu zen. Manneken Pis estatuatxoarekin batera, Bruselako ikur ezagunenetako bat da.

Read article
Fitxategi:Laeken_Atomium_06.jpgFitxategi:Atomium_2007.jpgFitxategi:Atomium_Escalator_(4347819911).jpgFitxategi:Bollen_Atomium.jpg