Carlow
Carlow Irlandako Errepublikaren hego-ekialdean dagoen lurbarneko hiria da eta Carlowko konderriaren iparraldean kokatzen da, Dublinetik 84 kilometrotara. Hiriak 13.698 biztanle inguru ditu, baina metropoli eremua 23.030ra iristen da, horietatik 3.000 bat ikasleak dira. Barrow ibaiak hiria gurutzatzen du, Carlowko konderria eta Laoiseko konderriaren arteko muga historikoa delarik: 1898ko Bertako Gobernuaren Agiriak hiri osoa Carlow konderriaren barnean sartu zuen. Honela Carlow hiria Carlow konderriko hiririk handiena da eta bere erdigunea administratiboa da.
Read article





