Darmstadt
Darmstadt Alemaniako Hessen estatuko hiria da, 139.233 biztanle dituelarik (2006). Frankfurtetik 30 km hegoaldera dago kokaturik eta Wiesbadenetik 25 km-ra. Darmstadt historikoki administrazio zentroa izan da, Hesse-Darmstadt konderriaren hiriburu izan baitzen eta, XX. mende hasieratik aurrera, hezkuntza, zientzia eta industria-sektore garrantzitsua garatu du. Gainera, hainbat industria kimikoren egoitza ere bada, Merck eta Röhm (plexiglas) industriena besteak beste. Era berean hiria, Europako Espazio Agentziaren menekoa den Operazio Espazialen Zentro Europarraren egoitza ere bada. Zientzia arloan duen garrantzia dela eta, Darmstadtio elementu kimikoa hiriaren omenez hartu zuen izena, ioi astunen ikerketa zentroan sintetizatua izan ondoren, Wixhausen-en, hiriaren iparraldean.






