DreamWorks
DreamWorks, DreamWorks Studios, ofizialki DW II Distribution Co., LLC, baita DreamWorks, LLC, DreamWorks SKG edo DW Studios, LLC izenez ezaguna ere, estatubatuar filma, bideo-joko eta telebista saioak ekoizten dituen zinema estudio bat da, 1994ko urriaren 12an sortua izan zen, Jeffrey Katzenbergek The Walt Disney Company konpainia laga eta gutxira. Disneyren aurka egindako elegite batean lortutako diruaz Katzenberg, Steven Spielberg eta David Geffenekin estudio bat sortzeko elkartu zen. 2005 eta 2006 artean Paramount Pictures ekoiztetxeari saldua izan zen, baina 2008ko urrian DreamWorks ekoiztetxeak harekin zuen lotura etetea erabaki zuen.
Read article






