Estrasburgo
Frantziako udalerriaEstrasburgo Frantziako ipar-ekialdeko Rhin Beherea departamenduko udalerri bat da, Alsaziako hiriburu historikoa eta Ekialde Handia eskualdeko hiriburua. Ill ibaiaren ertzean dago, Rhinen ondoan. Marne eta Rhône ubideek Rhin ibaiarekin lotzen dute, ibai-portu handi batean. Estrasburgok 287.228 biztanle ditu (2019ko erroldaren arabera, eta Estrasburgo handia deitzen denak 505.272 biztanle. Eremu metropolitarrak 790.087 biztanle ditu, Ekialde handiaren %13a. Frantziako bederatzigarren metropoli eremu handiena da. Estrasburgoko ibai-portua Rhin ibaiak bere ibilbidean duen bigarren handiena da, Duisburgekoaren atzetik, eta Frantziako bigarrena ere bai Pariskoaren atzetik.
Read article






