Fife
Fife, baita "Fife eskualdea" edo Fife Erresuma" Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 366.220 biztanle ditu. Hiriburua Glenrothes da, baina herri handienak Dunfermline eta Kirkcaldy dira. Hala ere herririk ospetsuena St Andrews da, bere erdi aroko gaztelu eta katedralarekin garrantzi handiko kokaleku historikoa izateaz gain, batez ere bertako golf zelai historikoari eta St Andrews unibertsitateari zor dio ospea, azken hau Erresuma Batuko unibertsitate garrantzitsuenetakoa delarik.
Read article





