Map Graph

Inari

Aanaar, Aanar, Anár edo Inari Finlandia iparraldeko Lappi eskualdean dagoen udalerria da. Inari herrialdeko udalerririk handiena da –guztira, 17.333,62 km²-ko azalera du– eta Inari aintzirak eratzen duen eremu natural zabala hartzen du beregan. Lurraldearen %63 babestutako eremuek osatzen dute, besteak beste, Lemmenjokiko eta Urho Kekkonen parke nazionalek. Bestalde, Inarik 6.911 bizilagun ditu eta horietatik 2.100 inguru samiak dira ; hain zuzen ere, sami biztanle gehien duen Finlandiako udalerria da. Inari samien berezko lurraldearen barnean dago, Sápmi deituriko lurraldean, eta 1973an, Enontekiö, Utsjoki eta Sodankylä udalerriekin batera, Finlandiako Samien Lurraldea sortu zuen, samien ohiturak, hizkuntzak eta lurrak babesteko asmoz. Bertan hitz egiten diren hiru samierak –jatorrizko Inariko samiera, ipar samiera eta skolt samiera– dira udalerriko hizkuntza ofizialak finlandierarekin batera.

Read article