Map Graph

Intsusburu

Euskal Herriko mendia

Intsusburu, Nafarroa eta Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Itsusburu Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Etxegarate eta Lizarrusti mendateak lotzen dituen gandor luzearen erdialdean. Bi mendate horien arteko ibilbidea nahikoa ezaguna da mendizaleen artean eta ondo markatuta dago, marka zurigorriz. Ibilbide horretan bertan marka hori eta zuri ugari ere bada, hegoaldeko herrietatik datozen ibilbideenak. Gandor horretan bertan historiaurreko aztarna ugari dago, besteak beste Itsusbururen tontorrean bertan . Iparraldetik igotzeko biderik dotoreena Bernoako galtzadari jarraitzea da, Ataungo Ergoien auzotik datorrena ekialdeko leporaino. Txagadigorrirainoko gandorra ere ibiltzeko atsegina da, gora-behera handirik gabea eta etengabeko pagadiaz estalia. Tartean Irumugeta izeneko tontorra, buzoiduna baina katalogotik kanpo gelditu dena.

Read article