Map Graph

KV47

KV47 Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Egiptoko XIX. dinastiako faraoi bat izan zen Siptah faraoiak erabili zuen, faraoi honen momia KV35 hilobian aurkitu zen arren. Aurkitutako objektuen arabera, bertan bere ama, Tiaa erregina ere lurperatu zen. Erregearen kartutxoak ezabatuak eta ondoren margoz berrituak izan ziren. Hartwig Altenmüllerrek eta Anthony Spalingerrek ezabaketak Egiptoko XIX. dinastiaren amaiera aldera arrazoi erlijioso edo politikoengatik gertatu zirela uste dute.

Read article
Fitxategi:Wall_paintings_in_Siptah's_tomb,_Valley_of_Kings.jpgFitxategi:KV47_Siptah.jpgFitxategi:Siptah-ShabtisFromKV54_MetropolitanMuseum.png