Kilbaha
Kilbaha Irlandako mendebaldeko Clare konderriaren hego-mendebaldeko muturrean dagoen kostaldeko arrantzale herri txiki bat da. Loop Head penintsularen hegoaldean dago, Shannongo estuarioan, hain zuzen ere, Shannon ibaiak bere urak Ozeano Atlantikoan isurtzen dituen lekuan. Loop Had lurmuturretik 6.04 kilometro ekialdera dago eta Kilrush udalerritik 21 kilometro mendebaldera.
Read article
