Liguria
Liguria Italiako Errepublika osatzen duten hogei erregioetako bat da. Bere hiriburu eta hiri populatuena Genova da. Italiako ipar-mendebaldean dago, muga hauek ditu: iparraldean Piemonte, ipar-ekialdean Emilia-Romagna, ekialdean Toscana, hegoaldean Liguria itsasoa edo Genoako golkoa eta mendebaldean Frantziako Itsas Alpeak departamentua. Hedaduraz Italiako hirugarren erregiorik txikiena da —Molise eta Aostako Haranaren atzetik. Halaere, biztanle-dentsitateari dagoionez laugarren trinkoena da: 292 biztaznle km2-ko baitu, Campania, Lonbardia eta Lazioren atzetik. Alpeak-Mediterraneo euroeskualdearen parte da.
Read article



